U-8ko mobilizazioak

Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak, hainbat hiri, herri eta auzotan. / 2022-01-08

Argazki Bildumak

Maitasun hitzak presoei, Laudion

Iluntzean, mobilizazioaren hondarrean, euskal presoei eskainitako mezu bat argiztatu dute Laudioko (Araba) udaletxe plazan: "Maite zaituztegu" handi bat irakur zitekeen ilun artean. Kantuz ere girotu dute arratsa.

2022-01-08

Raul Bogajo, FOKU

Bilboko manifestazioa, lepo

Pandemiak behaturik, Sare plataforma herritarrak erabaki zuen bertan behera utziko zutela euskal herritarrak Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia. Herrietan antola zitezela eskatu zuten, kontrara. Dena dela, Bizkaiko hiriburuko mobilizazioa izan da jendetsuenetarikoa, ohi zenez. Jendetza bildu da.

2022-01-08

Aritz Loiola, FOKU

Ilunabarrak hartu du manifestazioa

17:00ak aldera abiatu dira gaur eginiko mobilizazioetako asko. Iluntzean, milaka herritar kalean ziren oraindik ere, aldarriak ahotan. Irudian, zenbait herritar Bilboko manifestazioan, zerua atzean.

2022-01-08

Zutabetan, pausoka

Pandemiak bigarrenez baldintzatu du euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio nagusia. Segurtasun neurriak bete zitezen, ilaratan aritzeko eskatu diete antolatzaileek herritarrei, pertsonen arteko distantzia gordetze aldera. Edonola ere, izurriteak apenas oztopatu duen protesta.

2022-01-08

Aritz Loiola, FOKU

Aldarri beraren bozgorailu, banan banan

Hainbat herritar ilaratan banaturik, Bilboko karrika batean.

2022-01-08

Aritz Loiola, FOKU

Gasteizen ere, manifestazio jendetsua

Arabako hiriburuan herritarrek grinez egin dute bat manifestaziorako deiarekin. Euskal presoen aldeko mezuz josiak izan dira Gasteizko kaleak.

2022-01-08

Endika Portillo, FOKU