Arantzazuko mundua

Asier Zabaleta koreografoak Pello Zabalari egindako argazkiekin osatutako bilduma. / 2022-02-04

Argazki Bildumak

Pello Zabala (1943-2022)

Pello Zabala 2022ko otsailaren 2 zendu zen, 78 urterekin, azken urteotan izaniko osasun arazoak okertzearen ondorioz. Haren bizileku nagusi izan zen horretan emanen ziote azken agurra biharamunean, Arantzazuko santutegian (Oñati, Gipuzkoa).

2022-02-04

Asier Zabaleta

Arantzazu

Arantzazu euskaldunen belarrietara iristea lortu zuen, 2005ean BERRIAk egin zion elkarrizketan erran zuenez: «Atzera begira, ohartzen naiz Arantzazu Euskal Herriarekin asko lotu duela nire zeregin txikiak. Herriarekin oso gertu sentitzen naiz, eta eskertuta nago. Hori izan da nire bizitzan egin dudan lanik handienetakoa».

2022-02-04

Asier Zabaleta

Eguraldia eta aldaketak

Naturari begiratzen zion eguraldiaren berri emateko, eta alderantziz. «Klima aldaketak asko eragiten die izakiei, eta era ezberdinean, urtetik urtera», esan zuen 2014. urtean BERRIAk egin zion elkarrizketan. Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Elkartea ere bultzatu zuen, 2000ko martxoan aurkeztuta, Euskal Herri osoko eguraldi adituak elkartzen saiatuz.

2022-02-04

Asier Zabaleta

10 urterekin, apaiztegira

7 urterekin eskatu zuen Arantzazura joateko, eta 10 urterekin sartu zen Arantzazuko apaiztegian, nahiz eta Amezketako apaizak Donostiara joateko esan; hiriburua urrun geratzen zitzaiolako egin zuen Arantzazura, eta gerora han gelditu zen.

2022-02-04

Asier Zabaleta

Euskaraz ez ezik, latinez, gazteleraz eta frantsesez ere bazekien, eta Arantzazuko apaiztegiko irakasle izan zen 1990era arte. Gainera, hainbat egunkari eta aldizkaritan idatzi zuen, besteak beste 'Arantzazu', 'Ardatz', 'Egan', 'Habe', 'Jakin', 'Zeruko Argia' eta BERRIAn. 'Mendiko Behatokitik' bloga ere bazuen BERRIAn. Bi liburu idatzi zituen: 'Naturaren mintzoa: Egunez egun, sasoien gurpilean' (Alberdania, 2000) eta 'Zeruan zer berri: Arantzazuko talaiatik eguraldiari begira' (Alberdania, 2006).

2022-02-04

Asier Zabaleta

Filosofia ikasi zuen, Erriberrin (Nafarroa), eta, ondoren, Teologia Arantzazun. Aita saxofonista eta tenore zuen, eta bera santutegiko organista izan zen 1978ra arte. Mezetarako zenbait pieza konposatu zituen. Musika txikitatik ikasi zuen, Amezketako parrokian. Musikazale handia zen, eta, 2000. urtean azaldu zuenez, 3.000 CD zituen. Euskadi Irratian musika klasikoari buruzko saio bat egiteko deitu ziotenean sortu zen 'Klasikoak gaur' saioa.

2022-02-04

Asier Zabaleta

Naturari begira

Arantzazuren izena zabaltzeagatik hasi zen eguraldi iragarle gisa. Aurrena, hilean behin tenperatura ematen; gero, astean behin, eta, azkenean, egunero eta iragarpenak eginez. Tenporei buruz ikasten hasi eta sakontzea erabaki zuen, hala.

2022-02-04

Asier Zabaleta