Karmele Aierberen ibilbideko hamar argazki

Karmele Aierbe euskaltzalea hil da. Euskara eta euskalgintza izan ditu ibilbide politikoaren ardatz, eta ofizio. HBko mahai nazionaleko kide ohia, eta EHEko koordinatzaile izandakoa da, besteak beste. / 2022-02-15

Argazki Bildumak

Arnaldo Otegirekin, orain EH Bilduko koordinatzaile nagusia dena Logroñoko (Espainia) kartzelatik irten zen egunean.

2016-03-01

Jon Urbe / Foku

Mila Ioldirekin, Martuteneko kartzelaren kanpoaldean, Ioldi aske utzi zuten egunean.

2015-01-05

Juan Carlos Ruiz / Foku

Donostian, 04/08 sumarioko auzipetuen agerraldi batean. Aierbe eta Patxi Urrutia ziren bozeramaileak.

2014-11-15

Andoni Canellada / Foku

Donostian, 17. Korrikako lekukoarekin, alboan Rufi Etxeberria zuela.

2011-04-17

Jon Urbe / Foku

Mallabian (Bizkaia), Iñaki Arregi UEMAko koordinatzaile zenari egindako omenaldian.

2010-06-12

Marisol Ramirez / Foku

Beasaingo (Gipuzkoa) Igartza jauregian, autodeterminazioaren alde egindako ekitaldi batean. Atzean Markel Olano du, gaur egun Gipuzkoa ahaldun nagusi dena.

2010-05-22

Andoni Canellada / Foku