Leku seguruetara iristen
Ukrainatik ihes egin duten hainbat errefuxiatu, Herbeheretako Waddinxveen hirian prestatu duten kanpaleku batera iristen.
2022-03-04
Marco de Swart / EFE
Beldurra eta itxaropena
Haur bat tren baten leihotik begira, Kievetik kilometro gutxira dagoen Irpin herrian.
2022-03-04
Michail Palinchak / EFE
Asko eta asko, Poloniara
Ukrainako hainbat iheslari Poloniaren eta Ukrainaren arteko mugan, Hrebennenko inguruetan.
2022-03-04
Wojtek Jargilo / EFE
Tartean, haur eta emakumeak
Herrialdetik ihes egin duten asko eta asko haur eta emakumeak dira. Irudian, haurtxo bat, Ukraina eta Polonia arteko mugan dagoen Hrebennen herrian.
2022-03-04
Wojtek Jargilo / EFE
Bitartean, harrera prestatzen
Bitartean, Europako hainbat herrialdetan eta txokotan Ukrainatik datozen errefuxiatuak hartzeko guneak prestatzen ari dira. Irudian ikusten dena Herbehereetako Waddinxveen hiriko gune bat da.
2022-03-04
Marco de Swart / EFE
Kharkiveko kale bat (Ukraina), eraso baten ondoren
2022-03-03
SERGEY KOZLOV / EFE
Gerraren arrastoak, Kharkiven (Ukraina)
2022-03-03
SERGEY KOZLOV / EFE
Gizon bat oinez, Borodyankan (Ukraina), eraitsitako eraikin baten aurrean.
2022-03-03
ALISA YAKUBOVYCH / EFE
Iheslariak Moldaviara iristen
Ukrainatik ihes egin duten hainbat herritar, Moldaviara iristen. Erakusketa zentro bat egokitu dute bertan, eta errefuxiatuen kanpaleku gisara antolatu.
2022-03-02
Dumitru Domu / EFE
Noraeza eta kaosa nagusi
Iheslariak iritsi eta iritsi ari dira: oinez, autoz, autobusez, trenez... Eta iristean, noraeza eta kaosa dira nagusi. Irudian, Moldaviako ingurune batean prestatu duten errefuxiatuen kanpalekura iritsi diren hainbat iheslari, askotariko paper eta dokumentuak eskuan dituztela.
2022-03-02
Dumitru Domu / EFE
Ziurgabetasuna herritarren begietan
Ukrainako tren geltokiak herrialdetik ihes egin behar duen jendez gainezka daude. Ziurgabetasuna nabari da horietako gehienen begietan. Irudian, Lviv hiriko tren geltokitik abiatzear dagoen tren bat.
2022-03-02
Borja Sanchez Trillo / EFE
"Stop war"
Ukrainako gerraren aurkako protesta ekintza bat, Letonian, Errusiak Rigan duen enbaxadaren aurrean. Irudian, mutil gaztetxo bat, "Stop war" jartzen duen pankarta baten atzean.
2022-03-02
Toms Kalnins / EFE
Iheslari asko, Poloniara
Horietako asko eta asko Ukraina eta Polonia arteko mugara joan dira. Poloniako Gobernuak emandako azken datuen arabera, jada 450.000 dira gerra hasi zenetik muga gurutzatu duten iheslariak. Han gertatzen dena zuzenean jarraitzen ari da Amagoia Mujika BERRIAko kazetaria.
2022-03-02
Wojitek Jargillo / EFE
Laguntzaren esperoan
Asko egunez iristen dira, eta beste asko eta asko, gauez. Ez dute plan zehatzik. Irudian, hainbat pertsona, Polonia eta Ukraina arteko muga pasata, Ukrainatik ekarri ahal izan duten gutxi hori lurrean eta inork laguntzeko esperoan.
2022-03-02
Wojitek Jargillo / EFE
Kharkiv hiriko kale bat (Ukraina), bonbardaketa baten ondoren.
2022-03-01
SERGEY DOLZHENKO / EFE
Ukrainako errefuxiatuak Zahony hiriko tren geltokira iristen (Hungaria).
2022-03-01
Ukrainatik Eslovakiako Ubla herrira ihes egin duen gazte bat, aterpetxe batean atseden hartzen.
2022-03-01
MARTIN DIVISEK / EFE
Giza laguntzarako boluntarioak kutxak oinarrizko gauzekin betetzen, Ukrainako errefuxiatuentzako harrera gune batean, Dorohusken, Polonian.
2022-03-01
WOJTEK JARGILO / EFE
Boluntarioak Kievetik Varsoviara doazen ukrainarrei janaria ematen, Dorohuskeko tren geltokian (Polonia).
2022-03-01
WOJTEK JARGILO / EFE
Ukrainatik ihes egin duten hainbat pertsona, hotzari aurre egiten Poloniako Medyka herrian.
2022-03-01
Biel Aliño / EFE
Kharkiveko eraikin kaltetu bat barrutik, eraso baten ondoren.
2022-03-01
SERGEY KOZLOV / EFE
Negoziatzen hasi dira Mosku eta Kiev, Bielorrusian
Adostu bezala, Bielorrusian, Ukrainaren eta Errusiaren mugetatik hurbil bildu dira Mosku eta Kieveko ordezkariak, gatazkaren gaineko negoziaketari ekiteko.
2022-02-28
Bielorrusiako Atzerri Ministerioa
Etxebizitza eraikin bat jo dute errusiarrek obus batekin, Ukrainako Gobernuaren arabera. Kieveko erdialdeko Lobanovski etorbideko hainbat etxebizitza suntsitu ditu leherketak, baina ez dute esan biktimarik ote dagoen. Errusiako Armadak esan izan du azken egunotan ez dituztela etxebizitzak edo herritarrak jomugatzat hartuko.
2022-02-26
Ukrainako Gobernua
Suhiltzaile bat lanean, misil edo obus batek jotako erakinean, Kieveko erdialdeko Lobanovski etorbidean.
2022-02-26
SERGEY DOLZHENKO / EFE
Iheslariak Poloniako mugan
Ukrainatik ateratako jendea, Poloniako Przemysl herriko aparkaleku batean. Han antolatu dute errefuxiatuei laguntzeko gunea.
2022-02-26
DAREK DELMANOWICZ / EFE
Iheslariak Poloniako mugan
2022-02-26
DAREK DELMANOWICZ / EFE
Iheslariak Poloniako mugan
2022-02-26
DAREK DELMANOWICZ / EFE
NATOko tropak, mobilizatzen
Erresuma Batuko ibilgailu armatuak Estoniarako bidean, Letoniako errepide batean.
2022-02-25
Valda Kalnina / EFE
Auto ilara luzeak
Errusiaren erasoaldiaren ostean, herritar asko eta asko Ukrainatik irteten saiatzen ari da. Kieven, esaterako, auto ilara luzeak sortu dira goizean goizetik.
2022-02-24
Sergey Dolzhenko.
Gasolindegiak, gainezka
Autoetan ihes egiteko, baina, gasolina botatzera ere joan da asko eta asko, eta gasolindegi guztiak gainezka daude. Kieveko gasolindegi bat da irudian ageri dena.
2022-02-24
Sergey Dolzhenko
Beldurra eta urduritasuna, herritarren begietan
Urduritasuna, etsipena, beldurra... Denetarik antzeman daiteke herritarren begietan. Irudian, herritar talde bat farmazi baten atarian, Kieven.
2022-02-24
Sergey Dolzhenko.
Aurreikuspenen bila
Sendagai bila ez ezik, janari eta aurreikuspen bila ere joan dira asko eta asko. Irudi honetan, herritar andana supermerkatu baten atarian ilara egiten, Kieven.
2022-02-24
Sergey Dolzhenko.
Eraikin ugari kaltetuta
Ukrainako Barne Ministerioaren prentsa zerbitzuak eskura jarritako irudi bat. Kieveko unitate militar baten eraikinean izandako leherketa baten ondorioak erakusten ditu.
2022-02-24
Interior Ministry Press Service
Oldarraldiaren arrastoak
Kieveko unitate militarrean izandako leherketaren ondorioak, beste perspektiba batetik ikusita. Inguruko txoko eta eraikin ugari daude kaltetuta.
2022-02-24
Interior Ministry Press Service
AEBetako soldaduak
Nazioarteko hainbat herrialdek ere soldaduak bidali dituzte gatazka dagoen inguruetara. Irudi honetan, esaterako, AEBetako hainbat soldadu agertzen dira Latviako aireportuan.
2022-02-24
Gatis Indrevics Handout
Borrokarako prest
Argazki hau ere toki berean da, Latviako aireportuan, eta munduko beste zenbait herrialdeetatik Ukraniara eta ingurura joaten ari diren soldadu eta militarren presentziaren isla da.
2022-02-24
Gatis Indrevics Handout
"No war in Ukraine"
Nazioarteko herritarren protesta eta manifestaldiak ere hasi dira. Irudi honetan, adibidez, Suediako Stockholm hirian eginiko bat ikus daiteke, Errusiako enbaxadaren kanpoaldean.
2022-02-24
Claudio Bresciani
"Stop Russia"
Lituaniako Riga hirian ere batu dira Errusiaren jarreraren aurka manifestatzeko, eta Suedian bezala, Errusiako enbaxadaren kanpoaldean egin dute protesta.
2022-02-24
Toms Kalnins
Trenaren zain
Kotxez alde egiten saiatu dira herritar asko, baina beste hainbat Kieveko tren geltoki nagusira joan dira, trena hartzeko parada izango duten itxaropenarekin. Irudian, hainbat herritar, trena iritsiko zain.
2022-02-24
Stringer
Militar gehiago
AEBetako militar talde bat Bukaresten, Errumaniako ipar-mendebaldean. Apache AH-64 helikoptero militar bat egiaztatzen ari dira, Ukraina alderantz aireratu baino lehen.
2022-02-24
Sebastian Tataru
"Putin hands off Ukraine"
Norvegian ere jende andana bildu da Errusiak Ukrainaren aurka abiatutako operazio militarra gaitzesteko. Oslon bildu dira, Errusiako enbaxadaren aurrean. "Putin hands off Ukraine" gisako esaldiak irakurri ahal dira manifestarien eskuetan.
2022-02-24
Heiko Junge
Alemanian ere bai
Alemanian ere herritar ugari bildu da Errusiaren erasoen aurka mobilizatzeko. Argazkian, hainbat herritar abesten, Berlingo Brandenburgo atearen aurrean.
2022-02-24
Clemens Bilan
Erasoaren arrastoak Ukrainan
Zenbait eraikin kaltetu dira Errusiak egin duen operazio militarraren ondoren, Kharkiven (Ukrainan).
2022-02-24
SERGEY KOZLOV / EFE
«Free Ukraine. Denazify Russia»
Portugalen ere kalera atera dira herritarrak Errusiaren erasoen aurka mobilizatzeko. Putin Hitlerrekin alderatu dute zenbaitek, era Errusia «desnazifikatzeko» eskatu.
2022-02-24
JOSE SENA GOULAO / EFE
Kieven, metroa aterpe
Ukrainako hiriburuko herritar askok metroaren tuneletan pasatu dute gaua, bonbetatik babesteko.
2022-02-24
MIKHAIL PALINCHAK / EFE