Koloretako txilabak soinean hasi dituzte inauteriak
Txarangaren erritmoan eta koloretako txilabak soinean, ostegun gizenarekin batera ekin diete Tolosako inauteriei (Gipuzkoa).
2022-02-24
Andoni Canellada / Foku
Jendetza bildu da Tolosako Plaza Zaharrean
«Gora Kabi Alai! Gora Tolosa!» esanez hasi da festa, eta txaranga doinua nagusitu da herrian.
2022-02-24
Andoni Canellada / Foku
Festa giroa nabari da Tolosan
Goizean goizetik nabari zen mugimendua herriko kaleetan, eta asteartera bitartean, festa giroa nagusituko da herrian.
2022-02-24
Andoni Canellada / Foku
Ia ekintza guztiei eutsiko diete
Denbora «errekorrean» antolatu dira aurtengo festak, eta ia ekintza guztiei eutsiko diete.
2022-02-24
Andoni Canellada / Foku
Neurriak, osasuna «bermatzeko»
Alkateak asteon azaldu duenez, «guztion osasuna, ongizatea eta segurtasuna bermatzeko», zenbait neurri hartu dituzte; besteak beste, karrozen arteko distantzia handitu dute, eta zezen plazarako sarrera-irteerak musikarik gabe egingo dituzte. Horrez gain, jendea pilatzen bada maskara jartzeko eskatu dute.
2022-02-24
Andoni Canellada / Foku
Txarangaren erritmoa nagusi
Herritarrek saltoka egin diete harrera inauteriei, txarangaren erritmora.
2022-02-24
Andoni Canellada / Foku
Tolosako herria, aurtengo Kabi Alai Kuttuna
Tolosako Kabi Alai elkarteak Tolosako herriari eman dio Kuttuna. Zozketa bidez aukeratu dute nork botako zuen txupinazoa; horrela, herriko lau neska gaztek bota dute suziria.
2022-02-24
Andoni Canellada / Foku