22. Korrika, Amurriotik Donostiara

Martxoaren 31n hasiko da Korrika, Amurrion; eta apirilaren 10ean amaituko da, Donostian. 'Hitzekin' lelopean egingo dute euskararen aldeko ekimena. / 2022-03-31

Argazki Bildumak

Gasteizen

2022-04-01

Endika Portillo / Foku

Gasteizen

2022-04-01

Endika Portillo / Foku

Hasiera ekitaldia

«Oso garrantzitsua iruditzen zaigu Korrikak dakarren euskararen uholdea berreskuratzea», azpimarratu zuen Kaitin Allende kazetariak, Korrikaren hasiera ekitaldian.

2022-03-31

Raul Bogajo / FOKU

Neomak taldea

Neomak musika taldeak girotu zuen hasiera ekitaldia. Jende ugari bildu zen Amurrion (Araba).

2022-03-31

Raul Bogajo / FOKU

Korrikaren lehen metroak

Amurrioko AEK-ko irakasleek eraman zuten lekukoa lehen kilometroan. Irudian, Korrikaren 22. aldiko lehen urratsak.

2022-03-31

Raul Bogajo / FOKU

Abiatu aurretik, agurra

Aiara dantza taldekoek agurra egin zuten, Korrikako mezua lekukoan sartu baino lehen.

2022-03-31

Raul Bogajo / FOKU

Balmasedan

2022-03-31

Endika Portillo / FOKU

Balmasedan

2022-03-31

Endika Portillo / FOKU

Poza aurpegietan, Balmasedan

2022-03-31

Endika Portillo / FOKU

Korrika txikia, Iruñean

Korrika prestatzeko ekitaldiak egin zituzten Iruñeko zenbait auzotan: kalejirak, bestak eta simulakroak. Iruñeko Udalak ekitaldietan errepidea mozteko baimenak ukatu zituen, eta trabak jarri. Korrikaren etorrera iragartzen du Korrika txikiak, eta haurrek parte hartzen dute bertan, batez ere.

2022-03-25

Iñigo Uriz / FOKU

Lasterketaren aurkezpen soziala

AEK-ko antolatzaileak, euskalgintzako kideak eta arduradun politiko ugari batu ziren Iruñean egin zen lasterketaren aurkezpen sozialera. «Hitzez ekin» eta euskara hauspotzera dei egin zuten.

2022-03-17

Iñigo Uriz / FOKU

Era birtualean ere bai

Game Erauntsia elkarteak eta AEK-k egindako hitzarmen bati esker, 22. Korrika era birtualean egiteko aukera egon zen. Euskal Herriko zazpi hiriburuak zeharkatu ziren, Amurriotik hasi eta Donostiaraino, Minecraft bideo jokoa erabilita. Martxoaren 25ean egin zen.

2022-03-17

Dozenaka ekitaldi Korrika Kulturalean

Lasterraldiarekin batera kultur egitarau zabala prestatu du AEK-k Korrika Kulturalaren aterkipean. 'Hautsi da anphora' ikuskizuna izango da ekitaldi nagusia.

2022-02-09

Raul Bogajo / FOKU

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, omenduak

AEK-k eta Korrikak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu zituzten, euskararen alde «azken 34 urteetan adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik». Tolosan (Gipuzkoa) egin zuten omentzeko ekitaldia, urtarrilean.

2022-01-07

Gotzon Aranburu / FOKU

Abestiaren aurkezpena, Iruñean

Korrika girotuko duen abestiaren aurkezpena egin zuten Iruñean: HitzEkin. Kantuaren bideoklipa ere kaleratu zuten. Nerea Urbizuk zuzendu du abestia, eta Sustrai Colinarenak dira hitzak. Iruñean aurkeztu zuten lana, Golem Baiona zinema aretoan.

2021-12-16

Iñigo Uriz / FOKU

Korrikaren aurkezpena, Donostian

Korrikaren aurkezpena egin zuten Donostian, San Telmo Museoan, eta lasterketaren ibilbidea zehaztu zuten: Amurrion hasi, eta Donostian amaitu. Leloa ere aurkeztu zuen AEK-k: Hitzekin.

2021-11-17

Jon Urbe / FOKU