Bilboko Aste Nagusia

Bi urteko pandemiaren eta 17.520 orduren ostean, bueltan da Marijaia Bilbon. / 2022-08-26

Argazki Bildumak

Konpartsen bazkaria

Abante, Kaskagorri, Pinpilinpauxa, Aixeberri... Konpartsa asko dira Bilboko Aste Nagusiaren parte, eta konpartsen bazkaria ere jaien egitarauaren parte bihurtu da jada. Irudian, abuztuaren 27an egin zuten bazkaria.

2022-08-27

Aritz Loiola / FOKU

Abante, BERRIAren alde

Gertuko konpartsa du BERRIAk Abante. Egunkaria babesten du, eta bertan hartzen du parte egunkariak ere. Argazki honetan BERRIAko hainbat langile eta gertuko, Abante konpartsaren barruan, lanean. Bertan da Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria ere.

2022-08-27

BERRIA

Presoen eskubideak

Euskal presoak ere gogoan izan dituzte Bilboko Aste Nagusian. Sarek eta Bilboko Konpartsek manifestazioa egin zuten abuztuaren 26an, eta euskal presoen eskubideak aldarrikatu zituzten.

2022-08-26

Oskar Matxin Edesa

Turista ugari

Jende andanaren topagune bihurtu da Bilbo azken egunotan. Probintziatik bertatik eta Euskal Herriko beste txokoetatik joan da euskaldun asko, baina kanpotik ere etorri da turista andana, eta zapi urdinez gain, maleta koloretsuez ere bete dira Bizkaiko hiriburuko kaleak.

2022-08-24

Aritz Loiola

Konpartsaz konpartsa

Bilboko Aste Nagusiaren bereizgarri nagusienetako bat diren konpartsek ere jaien iruditeria osatu dute. Beste urte batez, Bilboko Konpartsek kolorez bete dute Areatza. Dekoratzeko, askotariko gaietara jo dute. Irudian, Kaskagorri konpartsa.

2022-08-24

Aritz Loiola

Haurren jolastoki ere bai

Haurrentzat ere izan da aisialdirako tarterik Aste Nagusian. Jarduera askotarikoez gozatzeko aukera zabala izan dute. Irudian, haur bai, konpartsetako batean jardueraren bat egiten.

2022-08-24

Aritz Loiola

Ospitalera ere iritsi da jaia

Basurtoko ospitaleko umeek ere bertatik bertara ezagutu ahal izan dute Marijaia. Pailazoekin batera joan da hara, eta umeak irribarrez jarri ditu.

2022-08-24

Marisol Ramirez

Jai giroa edonon

Ume, nerabe, heldu, adindu... Bilboko jaietan ez du ezerk axola, edozein da momentu egokia jai giroaz gozatzeko. Irudi hau da horren adibide.

2022-08-24

Marisol Ramirez

Jana eta edana

Aldarrikapenerako, gozamenerako, dantzarako, musikarako, solasaldirako... horiek guztiak eta askoz ere gauza gehiago egiteko topagune paregabeak dira Bilboko konpartsa herrikoiak. Jana eta edana ere ez da falta hor.

2022-08-24

Marisol Ramirez

Kirol herrikoiak

Dena ez da festa izango, kirol herrikoiek eta bestelako jarduera askotarikoek ere badute tokirik Bilboko Aste Nagusian. Irudi honetan, abuztuaren 24an antolatu zituzten kirol herrikoiak, jendez lepo.

2022-08-24

Marisol Ramirez

Aldarriak

Aldarriek ere badute tokirik jaien testuinguruan. Irudia, Kranba konpartsaren Okupazio eguna: okupazio eta autogestioaren aldeko kalejira musikatua egin zuten Bilboko kaleetan zehar.

2022-08-24

Marisol Ramirez

17.520 ordu

Duela bi urtetik gaur arte pasatu diren ordu eta minutuak kontatu zituen Itziar Lazkano pregoilariak; 2019ko abuztuaren 17an agertu zen Marijaia Arriaga antzokiko balkoira azkenekoz, eta 2020ko abuztuan berriro agertu behar zuen, baina ez zen posible izan; ezta iaz ere. Bi urte horiek, 17.520 ordu, edo 1.051.200 minutu, banaka zenbatu ditu pregoilariak.

2022-08-23

Oskar Matxin Edesa

Jarduera askotarikoak

Aste osoan ehunka ekitaldi izan dira. Konpartsek ere egitarau zabala prestatu dute. Aste nagusia «nagusi» egin nahi zutela esan zuten ekitaldiak aurkezteko prentsaurrekoan, eta guztira 533 ekintza prestatu dituzte, horietatik 160 haurrentzat. Irudian, Abante konpartsako mus txapelketa.

2022-08-23

Monika del Valle

Erasorik gabeko jaiak

Tartean, ehunka lagunek «indarkeria matxistarik gabeko Aste Nagusia» aldarrikatu zuten Bilbon, Bilboko Konpartsek deituta. Estreinako aldiz, aurten abian jarri dute sexu erasoen kontrako protokoloa, «erasoen areagotzea ikusirik».

2022-08-23

Monika del Valle