Mikel Nieveren ibilbidea, hamar argazkitan

Txirrindularitza profesionala utziko duela iragarri du gaur Mikel Nievek. «Munduko lasterketarik onenetan hamabost urte egin ondoren, urte honen amaieran txirrindularitza profesionalari agur esateko ordua iritsi da» adierazi du leitzarrak, sare sozialetan zabaldu duen mezuan. Haren ibilbidea hamar argazkitan laburbildu du BERRIAk. / 2022-08-30

Argazki Bildumak

2008ko Euskal Bizikletan, Bakion (Bizkaia)

Lehen etapako neoprofesional onenaren saria jaso zuen Nievek, eta hemeretzigarren amaitu zuen sailkapen nagusian. Hura izan zen Orbea taldearekin egin zuen urte bakarra.

2022-08-30

Monika del Valle / Foku

2010eko Espainiako Vuelta, Cotobellon (Asturias)

Profesionaletako lehen garaipena ez zuen edonon lortu Nievek: Espainiako Vueltako etapa nagusia irabazi zuen.

2022-08-30

Zipi / EFE

2011ko Italiako Giroa, Gardeccian

Hurrengo itzuli handian, beste behin, etapa nagusia irabazi zuen, ihesaldiko onena izanda.

2022-08-30

Carlo Ferraro / EFE

Leitzako Amazabal ikastetxean ikasitakoa, Nieve ez da handik irten den kirolari arrakastatsu bakarra: irudian, Inaxio Perurena harrijasotzailearekin eta Oinatz Bengoetxea pilotariarekin.

2022-08-30

Idoia Zabaleta / Foku

2013ko Frantziako Tourra, Bagneres de Bigorren

Nievek urte hartan egin zuen debuta Tourrean (11. amaitu zuen). Denboraldi amaieran desagertu zen Euskaltel-Euskadi taldea.

2022-08-30

Euskaltel-Euskadi

2014ko Euskal Herriko Itzulian, Ordizian (Gipuzkoa)

Euskaltel-Euskadi desagertu eta gero, gainontzeko taldeetara joan ziren hainbat txirrindulari. Nieve, Erresuma Batuko Skyra. Irudian, Mikel Landarekin (Astana) eta Samuel Sanchezekin (BMC).

2022-08-30

Gotzon Aranburu / EFE

2016ko Italiako Giroa, Cividale del Friulin

Skyrekin 2016. urtean lortu zuen bere lehen garaipen handia, berriz ere, Italiako Giroan. Mendiko sailkapena ere eskuratu zuen urte hartan.

2022-08-30

Luca Zennaro / EFE

2016an Sadarren, Iruñean

Giroko garaipenaren ostean, ohorezko sakea egin zuen txirrindulariak Sadarren. Lehen Mailara igotzeko kanporaketa jokatzen ari zen Osasuna, Nasticen aurka.

2022-08-30

Idoia Zabaleta / Foku

2018ko Italiako Giroa, Cervinian

Mitchelton-Scott taldearekin, bere lehen urtean lortu zuen garaipen handi bat Nievek: Italiako Giroko azken aurreko etapan gailendu zen.

2022-08-30

Daniel Dal Zennaro / EFE

2022ko Euskal Herriko Itzulia, Leitzan (Nafarroa)

Profesionaletako azken urtea Caja Rural taldean egin du Nievek. Irudian, Leitzan hasi zen etapan egin zioten omenaldia.

2022-08-30

Caja Rural