Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak

/ 2004-02-19

Argazki Bildumak

PSE-EEren eskaintza

Manuel Huertas, Migel Buen eta Patxi Lopez PSE-EEko hiru kideak Errenteria egindako ekitaldian. PSOEk irabazteak elkarrizketa erraztuko lukeela nabarmendu zuen Lopezek.

0000-00-00

Andoni Canellada/Argazki press

Barkos eta Lizarra

Nafarroa Bai koalizioko Espainiako kongresurako zerrendaburu Uxue Barkos Lizarrako azokan izan da. Barkosek salatu duenez, Nafarroako Gobernuak "inbertsio gutxi" egin du Nafarroako herri nagusi horretan, eta eskualdean desoreka handiak daudela nabarmendu du.

0000-00-00

Jagoba Manterola/Argazki press

Bilbo Bronx bihurtuta

Etorkinen eskubideak aldarrikatu zituen Ezker Batuak Bilbon egindako ekitaldian, 'Nire botoa, zure botoa. Zuk bozkatu dezazun bozkatzen dut' leloa erabiliz. Igor Irigoien EB-IU-ko Bizkaiko zerrendaburua ageri da argazkian, atzean hainbat etorkin dituela, bozka sinbolikoa emanez.

0000-00-00

Marisol Ramirez/Argazki press

Etxetik kanpora!

Hain da gogorra kanpaina, batzuk etxetik bidali dituztela! Aralar-Zutik koaliziokoek furgoneta ondoan egin zuten euren etxetxoa; benetan bidali al zituzte etxetik? Ez, kanpaina ekitaldia zen hura ere. 'Etxebizitza denontza' lelopean, parodia egin zuten Bilbon; gosari, lorontzi, sukalde eta guzti. Egoerak segitzen badu, askok horrela moldatu beharko dutela salatu zuten.

0000-00-00

Luis Jauregialtzo/Argazki press

Ehunka gaztek �ostikada� eman diote Espainiari

Ehunka gazte manifestatu ziren atzo Euskal Herri osoan, Espainiari ez! Gazteon eskubideak errespetatu lelopean. �Espainiak eskaintzen digun bakarra faxismoa da, inposizio eta ukazioa�, salatu zuen Ane Itui�ok, gazteen izenean, Bilbon. Horregatik, Espainiari ezetz esan behar zaiola aldarrikatu eta, atzoko protestak �ostikadatzat� jo zituen. �Espainiak inoiz ahaztuko ez duen ostikada� emateko, gaurko Donostiako manifestazioan parte hartzeko eta 14an �autodeterminazioaren aldeko boza� emateko dei egin zuen. Etxarri-Aranatzen, Arrasaten, Donostian eta beste hainbat herritan ere egin ziren manifestazioak.

0000-00-00

Monika del Valle / Argazki Press

Etorkizuneko boto-emaileen bila

Langabeentzat lanpostuak, gazteentzat etxebizitzak eta haurrentzat... goxokiak. Hauteskunde kanpainan, bakoitzari nahi duen hori ematen diote alderdietako ordezkariek. Argazkian ikusten den bezala, etorkizuneko boto-emaileak ere ez dituzte ahazten

0000-00-00

Jon Urbe / Argazki Press

Derbia, etenda

Hiru minutuz egon zen etenda Osasunaren eta Realaren arteko derbia atzo, Iru�eko Sadar futbol zelaian. Lehen zatiko hamaseigarren minutuan hainbat lagun atera ziren zelaira, Autodeterminazioa orain Euskal Herria aitortu eta errespetatu leloa zeukan pankartarekin. Hiru minutu-edo egin zituzten protestagileek zelaian, segurtasunekoak etorri eta zelaitik atera zituzten arte.

0000-00-00

Jagoba Manterola / Argazki Press

Kartelen puzzlea

Kanpainak aurrera egin ahala, alderdien kartelak hormetan eta beste euskarrietan pilatzen ari dira, kolorezko puzzle nahasiak osatuz. Nagusigoa alderdi handiena da, baina alderdi txikiek, noizean behin, lortzen dute haien mezuak helarazteko tartea, argazkiak erakusten duen bezala. Goialdean dauden afixek honako hau eskatzen dute: 'Senaturako, zezenketen aurkako boto bat'.

0000-00-00

Monika del Valle / Argazki Press

EA, ERCren eskutik

EAk eta ERCk, behar diren diputatuak ateratzen badituzte, Madrilen talde parlamentarioa osatuko dutela esan eta esan ari dira. Argazkian, ezkerretik hasita, Pablo Larrauri EAren Arabako hautagaia, Joan Puigcercos ERCren hautagaia, Bego�a Lasagabaster EAren Gipuzkoako hautagaia eta Josu Erkiaga Bizkaikoa.

0000-00-00

Gari Garaialde/Argazki press

Panelak hutsik

Kanpainaren zurrunbiloaren erdian, alderdiei kosta egiten zaie kasu egitea hauteskuden gidoitik kanpokoari. Aukerak, ordea, ez zaizkie falta. Hala ere, ez dituzte askotan behar bezala baliatzen. Irudian, hauteskunde kanpaina egiteko alderdiei eskatzen zaien dohako panelak erabili gabe ageri dira Donostiako kaleetan.

0000-00-00

Gari Garaialde/Argazki press

Preso ohiak Bergarako Ekimenaren alde

Euskal preso ohi talde batek Bergarako Ekimenarekin bat egin zuen Iru�ean. Ezker abertzaleak "bazterketa eta jazarpena" jasaten dutela salatu zuten. Egoera politikoa moldatzeko bideak autodeterminazio eskubidea aitortzea eta elkarrizketa bultzatzea direla adierazi zuten.

0000-00-00

Jagoba Manterola/Argazki press

Monzonen itzalpean

Rafa Diez Usabiaga Bergarako Ekimeneko kideak lehen agerraldia egin zuen Bergaran Telesforo Monzonen irudiaren gerizpean. Eskubideak ezin direla eskumenen truke saldu adierazi zuen, eta Euskal Herriko gatazka politikoa konpontzeko "benetako irtenbideak bilatzeko garaia" dela nabarmendu zuen.

0000-00-00

Andoni Canellada/Argazki press

EAJ PPren aurkako mezuekin

EAJren kanpainaren ardatzen artean dago PPri "egurra" ematea. Mariano Raxoi PPko zerrendaburuak "elkarrizketarako duen beldurra" nabarmendu zuen Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak. Argazkian, Perdo Aspiazu EAJko Bizkaiko zerrendaburua ageri da, Juan Jose Ibarretxeren eta Josu Jon Imazen erdian.

0000-00-00

Marisol Ramirez/Argazki press

Azken txanpa

Egun gutxi gelditzen dira Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina amaitzeko. Hori dela eta, alderdi politikoak azken egunotan duten guztia ematen ari dira beraien mezuak ahalik eta gehien zabaltzeko. Goizean goiz hasten dira alderdietako ordezkariak batean eta bestean lanean, eta gauerko ordu txikietan amaitzen dituzte egunerokoak.

0000-00-00

Jon Urbe/Argazki press