"Prestige"-ren hondamendiak, 20 urte

2002ko azaroaren 13an, 'Prestige' petroliontzia Galiziako Fisterretik gertu ari zen nabigatzen, 77.000 tona petrolio zeramatzala, kroskoan arrakala zabaltzen hasi zitzaionean. Sei egun geroago hondoratu zen, eta hondamendia handia eragin zuen. Euskal Herriko kostaldea ere garbitu behar izan zuten. / 2022-11-13

Argazki Bildumak

"Prestige" petroliontziak gero eta pitzadura handiagoa zuen azaroaren 15ean, eta erregaia isurtzen ari zen.

2002-11-15

Torrecillas

Galiziako Santa Maria hondartzako hegazti bat erregaiz beteta, petroliontziaren isurien ondorioz. Oraindik erdibitu gabe zegoen ontzia.

2002-11-16

MG / EFE

Haur bat petrolioak zikindutako Camelleko kosta ikusten, Galizian.

2002-11-17

Lavandeira jr

Osmoko hondartza. Fisterra eta Coruña artean. Ontziak ordurako 4.000 tona fuel-oil isuriak zituen Galiziako itsasertz eta inguruetan.

2002-11-18

TORRECILLA / EFE

Ontzia erdibitu eta Atlantikoan hondoratzen hasi zen unea.

2002-11-19

MG / EFE

Ume bat petroliontziak isuritako fuel-oilaren ondorioz hildako itsas-hegazti bati begira.

2002-11-22

Lavandeira jr / EFE

Petroliontziaren salbamendu-txalupa erregaiz zikinduta. Gainean, hildako hagazti bat.

2002-11-25

Lavandeira jr / EFE

Boluntario bat, Santa Maria de Oiako kostaldea (Galizia) garbitzen.

2002-12-05

SALVADOR DE SAS / EFE

"Nunca mais" (Sekula ez berriro) leloa zabaltzen hasi zen. Ecologistas en Accion kongresuan parte hartu zutenek Galizian gertaturiko hondamendia salatu zuten. Kordoban (Espainia).

2002-12-06

OLGA LABRADOR / EFE

Ahal bezala aterpetu behar izan zituzten boluntarioak. Irudian, Muxiako kiroldegian (Galizia) deskantsatzen.

2002-12-06

ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Ehunka boluntario mobilizatu ziren erregaia garbitzeko. Irudian, Maceiras hondartzan ariturikoak, Carnota herrian.

2002-12-06

ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Boluntario bat, Coruñako Muxia herriko La Pedrina hondartzan.

2002-12-06

ALBERTO ESTEVEZ / EFE

"Nautile" ontziak hartutako irudiek erakutsi zuten "Prestige"-ren pitzaduretatik nola ari zen petrolioa ateratzen. Espainiako gobernuburu Mariano Raxoi isuria gutxiesten saiatu zen, "plastilinazko moduko haritxo" batzuk besterik ez zirela esanez, azaroaren 13an.

2002-12-10

Hondamendiaren tamaina ikusita, gero eta protesta handiagoak antolatu zituzten, baita kalteturiko eremutik urrun ere. Irudian, Bartzelonan.

2002-12-15

JULIAN MARTIN / EFE

EHUko boluntarioak ere joan ziren Galiziara. Irudian, EHUko taldea, Muxian.

2002-12-16

IBAN OCIO / FOKU

Garbiketa lanak Tourinako Lurmuturrean (Galizia)

2002-12-21

Lavandeira jr / EFE

Lurra erakundeak Gasteizen antolaturiko manifestazioa.

2002-12-28

Marisol Ramirez / FOKU

Igeriketa proba bat, Galiziako O Grove portuko inguruetan (Galizia), kaltetuei elkartasuna adierazteko.

2002-12-30

Miguel Riopa / EFE

Gabonak galipot artean. Garbiketa lanetako boluntario talde bat, urte berria ospatzen, Muxian.

2003-01-01

X. REY / EFE

Ekitaldiak egin zituzten han eta hemen, hondamendiak kaltetutakoei laguntzeko dirua biltzeko. Irudian, Txillida-Lekun eginikoa, Hernanin (Gipuzkoa).

2003-01-06

Javier Echezarreta / EFE

Manifestazio handia egin zuten Vigon (Galizia), hondamendiak eragindako krisiaren kontra protesta egiteko.

2003-01-06

Miguel Riopa / EFE

Hesi flotagarriak jarri behar izan zituzten Urdaibaiko itsasadarra babesteko (Bizkaia).

2003-01-10

Monika del Valle / FOKU

Euskal Herriraino heldu zen hondamendia. Zumaiako Itzurun hondartzan (Gipuzkoa) hilik agerturiko hegaztiak.

2003-01-10

Jon Urbe / Foku

Donibane-Lohitzunen ere (Lapurdi) hesi flotagarriak jarri zituzten.

2003-01-11

BOB EDME

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.