Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: sorioneku

/ 2022-11-14

Argazki Bildumak

Irulegiko eskuak erakutsi du, behintzat, antzinako baskoiek idatzi egiten zutela, alfabetatuta zeudela, eta ez zirela idazten hasi alfabeto latinoan, erromatarren bidez.

2022-11-14

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

Lau lerro ditu idatzita Irulegiko eskuak: lehen hitza 'sorioneku' gisa transkribatu dute, eta ondorengo guztiek ez dute inolako antzik gaur egungo euskararekin.

2022-11-14

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

«Signario paleohispanikoan» dago idatzita Irulegiko eskua; hau da, zeinuak erromatarren iritsiera baino lehenagokoak dira.

2022-11-14

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

«Bihotzondokoa» izan zuen Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak piezaren berri jakin zuenean, eta sorioneku lehen hitza horren garbi ulertzeak bezainbesteko zirrara eragiten dio ondorengo guztiak oraindik «ilun» ikusteak.

2022-11-14

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

Brontzezko xafla bat da. Zabalik dagoen esku baten forma du, eta testu bat dauka, karaktere paleohispaniarretan eta hizkuntza baskoian idatzia.

2022-11-14

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

«Hitzik gabe gelditu nintzen. Malkoa ere atera zitzaidan». Hala gogorarazi du Leire Malkorra arkitekto eta Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariak indusketa lanena bizi izandakoa.

2022-11-14

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

Aranzadi elkarteak mendiaren gailurreko gaztelua ikertu zuten lehenik (2007-2017), eta, 2018az geroztik, talde batek gaztelua baino beherago dagoen Burdin Aroko herria aztertu du.

2022-11-14

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

Arangurengo (Nafarroa) Irulegi mendia aztertzen ari zirela —Iruñetik 14 kilometrora—, esku baten itxurako pieza berezi bat topatu zuten, Kristo aurreko I. mendekoa.

2022-11-14

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.