Jakes Abeberri hil da

Ipar Euskal Herrian pertsonaia ezaguna izan da Jakes Abeberri (1930, Miarritze, Lapurdi), bai politikan eta bai kultura arloan izan duen jardunagatik. Mugimendu abertzalearen bultzatzaile eta erreferente nagusietako bat izan da urteetan. Abertzaleen Batasuneko bozeramaile, Enbata aldizkariaren zuzendari eta Oldarra dantza taldearen buru izan zen, besteak beste. / 2022-11-30

Argazki Bildumak

Ezkerretik eskuinera, Eneko Irigarai, Jakes Abeberri eta Julen Madariaga.

2022-11-30

Bob Edme

Juan Karlos Izagirre, Jakes Abeberri, Txarola Gurrutxaga, Jon Abril Olatxea eta Philippe Aramendi, Autonomia Eraikik Baionan antolatutako hitzaldi batean, 2011ko azaroaren 26an.

2022-11-30

Bob Edme

1996an Auzitegi Gorenak Herri Batasunaren Mahai Nazionalaren aurkako epaiketaren kontra eginiko autoinkulpazio kanpaina babestu zuen Abeberrik, adierazpen askatasunaren alde. Irudian ageri da, beste hainbat kiderekin.

2022-11-30

Batera plataformaren agerraldia 2010ean, martxoaren 14rako antolatu nahi zuten herri kontsultari buruz azalpenak emateko. Ezker-eskuin: Sauveur Baxo Arberatzeko auzapeza, Christine Bessonart Senpereko auzapeza; Jakes Bortairu Baterako kidea; Martine Bisauta baionako hautetsia eta Jakes Abeberri.

2022-11-30

Abertzaleen Batasunaren prentsaurrekoa Ipar Euskal Herria 2020 kontratu hitzarmenari buruz. Ezkerretik hasita, Mixel Bergouignan, Arño Cachenaut, Jakes Bortairu eta Jakes Abeberri.

2022-11-30

Iparraldeko bertsulari ttiki eguna 2006an. Bertso paper lehiaketako irabazleak, Miarritzen (Lapurdi). Gibelean Sustrai Colina bertsolaria eta Jakes Abeberri Miarritzeko zinegotzia.

2022-11-30

Bob Edme

2006. urtea. Europako Legebiltzarreko atarian, Alain Lammassoure (UMP), Jakes Abeberri, Mertxe Colina eta hainbat euskal herritar, legebiltzar horrek Euskal Herriko bake prozesuaz onartu beharreko ebazpenaz.

2022-11-30

IMANOL MURUA URIA

Jakes Abeberri Abertzaleen Batasunak 2005ean emandako prentsaurreko agerraldi batean.

2022-11-30

Gaizka Iroz

Enbata mugimenduaren 40. urteurrena hizpide eginiko agerraldia, 2003an. Argazkian, besteak beste, Jakes Abeberri eta Jean-Louis Davant.

2022-11-30

Journal

Bi harriz lau xori festibala aurkezteko prentsaurrekoa, 2019an. Ezker-eskuin, Jakes Abeberri, Manex Fuchs, Nerea Martinez Martin eta Eloixa Ospital.

2022-11-30

Bob Edme

ETAren armagabetzea. Ipar Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunen prentsaurrekoa, 2017an Baionan. Irudian, Jakes Abeberri eta Mixel Berhokoirigoin.

2022-11-30

Isabelle Miquelestorena

Maitaldi jaialdiaren aurkezpena, 2016an. Eloixa Ospital, Jakes Abeberri eta Thierry Malandain.

2022-11-30

EH BAI eta Biarritz Autrement alderdietako miarritzeko kideen prentsaurrekoa 2015ean, lizeoaren egitasmoa ez dela egin eta haserre. Erdian, Jakes Abeberri.

2022-11-30

Bob Edme

2003an Aberri Eguna egin zuten Itsasun, 1963ko lehen aberri egunaren urteurrena markatuz. Irudian ikus daitezke Julen Madariaga, Jakes Abeberri, Jean Louis Davant eta Ximun Haran.

2022-11-30

Daniel Velez

Jakes Abeberri abokatu, politikari, dantzari, euskaltzale abertzalea Miarritzen.

2022-11-30

1971ko Aberri Eguna Donibane Lohizunen (Lapurdi). Bi jendarmek Jakes Abeberri kioskotik jautsarazten dute.

2022-11-30

1971ko Aberri Eguna Donibane Lohizunen (Lapurdi). Erdian dago Jakes Abeberri, eskua altxatuta.

2022-11-30

Jakes Abeberri 2015ean, Baionan.

2022-11-30

Isabelle Miquelestorena

Miarritze Bestelakoa taldeko Jakes Abeberri eta Michel Poueyts, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrerekin, Miarritzeko gaztetxean (Lapurdi), 2013ko apirilean.

2022-11-30

Bob Edme

EEP Euskararen Erakunde Publikoaren agerraldia 2012an, urteko aurrekontu eta egitasmoen berri emateko. Ezkerretik eskuinera, Bernadette Soule, Max Brisson, Kotte Ezenarro, Frantxua Maitia, Jean Rene Etxegarai eta Jakes Abeberri.

2022-11-30

Bob Edme

Baionako Bake Foroa 2012an. Antolatzaileak: Lokarri eta Bake Bidea. Argazkian, Jakes Abeberri eta Martine Bisauta.

2022-11-30

Gaizka Iroz

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.