Iker Irribarriaren ibilbidea, hogei argazkitan

Iker Irribarriak erretiroa hartuko du. Eskuineko belauneko minak ez dio uzten bete-betean aritzen, eta horregatik erabaki du pilota uztea, 26 urterekin, ia zortzi urtez profesionaletan aritu, eta hiru txapel irabazi eta gero. / 2023-02-21

Argazki Bildumak

Azken partida

Pasa den larunbatean jokatu zuen Irribarriak, momentuz, bere azken partida dena. Peio Etxeberriaren ordez jokatu zuen Rezustarekin. 22-17 irabazi zieten Lasori eta Eskirozi. Maila onean aritu zen Aramakoa.

2023-02-18

Jagoba Manterola / Foku

Distira gutxirekin

Pilotari dagokionez bederen, azken urteak ez dira onak izan Irribarriarentzat. Ez du lortu bere lehen urteetako mailan aritzerik. Irudia pasa den urteko binakako txapelketakoa da.

2022-03-19

Jon Urbe / Foku

Aramakoa

Herriko frontoian, 2021ean egindako elkarrizketa batean.

2021-12-09

Jon Urbe / Foku

2020ko binakakoan

Bere ibilbidean zehar jotzaile ikusgarria izateagatik nabarmendu da Irribarria. Zenbait frontoitako erreboteraino bidali ditu pilotakadak.

2020-02-16

Juan Carlos Ruiz / Foku

Berriz txapeldun

Bere prestakuntzan egindako hobekuntzak eman zion saria Irribarriari: bigarrenez bilakatu zen buruz buruko txapeldun 2019an.

2019-06-09

Marisol Ramirez / Foku

Urrutikoetxeari, berriro

Bere lehen finalean bezala, Urrutikoetxea izan zen Aramakoaren aurkaria bigarrenean. 22-20 gailendu zen Irribarria.

2019-06-09

Marisol Ramirez / Foku

Azken finala

22 urte eskas zituela jantzi zuen buruz buruko bigarren txapela Irribarriak. Gutxik esango zuten hura izango zela bere azken finala.

2019-06-09

Marisol Ramirez / Foku

2019an, indartsu

2018.a urte txarra izan zen irribarriarentzat, baina finaletara itzuli zen hurrengo urtean. Binakakoa, ordea, galdu egin zuen Zabaletarekin: 22-19 Elezkano II.a-Rezustaren aurka.

2019-04-07

Monika del Valle / Foku

Ezin titulua errepikatu

2017an buruz buruko txapelketa nagusiko finalera heldu zen berriz ere. Han, ordea, Oinatz Bengoetxea beteranoa nagusitu zen (22-18).

2017-05-28

Monika del Valle / Foku

Binakakoan txapeldun

Binakako txapelketa nagusia irabazi duen pilotaririk gazteena ere bada Irribarria. Hogei urte zituen Aramakoak.

2017-04-09

Marisol Ramirez / Foku

Rezustarekin

2017ko apirilean lortu zuen binakako txapela, BeƱat Rezustarekin batera. 22-14 irabazi zioten Bengoetxea VI.a-Larunbe bikoteari.

2017-04-09

Marisol Ramirez / Foku

Txapeldunaren gorriarekin

2016ko lau eta erdiko txapelketaren aurkezpenekoa da argazkia. Txapelketa horretan ez da sekula iritsi finalera Irribarria.

2016-09-28

Luis Jauregialtzo / Foku

Aramako txapelduna

Ziur aski, euskal herritar askok Irribarriari esker izango zuten Aramaren (Gipuzkoa) berri. 200 biztanle eskas ditu herriak.

2016-05-30

Gorka Rubio / Foku

Inoiz izan den txapeldunik gazteena

Irribarria 19 urte eskas zituela bilakatu zen buruz buruko txapeldun, debuta egin eta urtebete eskasera, bere lehen parte hartzean. Finalera iristeko, Aimar Olaizola (22-14) eta Oinatz Bengoetxea (22-10) kanporatu zituen.

2016-05-29

Monika del Valle / Foku

Urrutikoetxeak ezin

Finalean aurreko urteko txapelduna izan zuen parean Irribarriak, baina ari ere aise irabazi zion (22-13). Aramakoaren pilotakadek zur eta lur utzi zituzten pilotazaleak.

2016-05-29

Monika del Valle / Foku

Irujoren itzalean

Iker Irribarriaren agerpenak pilotazale asko utzi zituen txundituta. Izugarriak izan ziren bere lehen hilabeteak. Izan zen Aramakoaren eragina Juan Martinez de Irujok urte batzuk lehenago izan zuenarekin alderatu zuenik ere.

2015-12-08

Andoni Canellada / Foku

Lehen finala

Irribarriak 2015eko martxoaren 22an egin zuen debuta profesionaletan, eta hiru hilabete bete aurretik jokatu zuen lehen finala: bigarren mailako buruz burukoa. Victor Estebanek irabazi zion (22-17).

2015-06-06

Juan Carlos Ruiz / Foku

Zaleen babesa

Bere ibilbidearen hasieratik izan du Irribarriak zaleen babesa. Irudian Tolosan (Gipuzkoa), bigarren mailako buruz burukoko finalean.

2015-06-06

Juan Carlos Ruiz / Foku

Gaztetatik finaletan

BERRIA txapelketa hartako finala jokatu zuen Irribarriak, Hernanin (Gipuzkoa).

2012-03-24

Andoni Canellada / Foku

BERRIA txapelketan

2012ko otsailean, etxean, Aramako (Gipuzkoa) frontoian. BERRIA txapelketako kanporaketa bat jokoan, atzean Xabi Tolosa duela. 15 urte zituen Irribarriak.

2012-02-19

Juan Carlos Ruiz / Foku