Athletic-Osasuna Espainiako Kopako finalerdia

Jendetza bildu da San Mames kanpoaldean, eta Osasunako autobusa ordu erdiko atzerapenarekin iritsi da futbol zelaira. Atzerapenak eskatu du Iruñeko taldeak, autobusean harrapatuta egon direlako. Hamar minutu atzeratu dute Athletic eta Osasunaren arteko partida. / 2023-04-04

Argazki Bildumak

Banakoa, 115. minutuan

Jaurtiketa ikusgarri batekin Pablo Ibañezek banakoa jarri du markagailuan, eta finalerako txartela eman dio Osasunari. Jagoba Arrasatek esan du epikoa izan dela gola. Ederki sufritu badute ere, Osasunako jokalari eta zaleen festa lehertu da.

2023-04-05

Luis Tejido, EFE

Gorriak, bat

Pablo Ibañezen golaren garrantziaz jakitun, zuzenean joan dira taldekide guztiak golegilea besarkatzera. Gol horrek final bat balio du, eta sufritutakoa sufritu ondoren, ospatzeko unea zen.

2023-04-05

Miguel Toña, EFE

Athleticen ametsa amaitu da

Epaileak partidaren amaiera adierazi duenea, Athleticen denboraldi honetako Espainiako Kopako ametsa ere bukatu da. Gogoz saiatu dira zuri-gorriak eta penaltietara iristear ari zirenean geratu dira txapelketatik kanpo.

2023-04-05

Miguel Toña, EFE

Espainiako Kopako hurrengo partida, maiatzaren 6ean

Osasunak maiatzaren 6an jokatuko du Espainiako Kopako finala, Sevillan (Espainia). Real Madril edo Bartzelona izango du aurkari. Gaur gauean jokatuko da bigarren finalerdia.

2023-04-05

Luis Tejido, EFE

Athleticeko autobusa

Athleticeko jokalariak San Mamesera zeramatzan autobusa 19:30ean iritsi da futbol zelaira. Jendetza bat zegoen euren zain, baina arazorik gabe sartu da autobusa barrura.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

Giro itzela derbian

Partida handia da derbia, eta jende asko bildu da bi taldeetako jokalariei ongi-etorria egiteko. Bengalak piztu dituzte eta ke laino batek hartu du San Mames ingurua.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

Oihuak, kantak eta gertutasuna

Ertzainak zaindu ditu Athleticen eta Osasunaren autobusak, baina ez du eragotzi zaleak autobusetara iristea.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

Zaleak, nahastuta

Bi taldeetako zaleak elkarrekin egon dira kalean partidaren atarikoan. GIroa apartekoa izan da Pozas kalean.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

Pozas kalea, gainezka

Laneguna izanagatik, partida handien atarian bezala, zaleek Pozas kalea hartu dute, eta kalea girotu dute futbol zelaian girotu aurretik.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

Osasunak jokalariak, 20:50ean zelaira

Autobusean ez aurrera eta ez atzera geratu ostean, Osasunako jokalariak azkenean 20:50ean atera dira San Mameseko futbol zelaira.

2023-04-04

Luis Tejido, EFE

Partida handietako giroa, harmailetan

Partida hasi aurretik trikitixa izan da San Mamesen eta, besteak beste, 'Lepoan hartu ta segi aurrera' eta 'Borrokalari kalera' abestiak kantatu dituzte.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

Athleticen hamaikakoa

2023-04-04

Luis Tejido, EFE

Osasunaren hamaikakoa

2023-04-04

Luis Tejido, EFE

Arrasate eta Valverde

Bi entrenatzaile bizkaitar eseri dira Espainiako Kopako finalerdietako euskal derbian. Athleticen aulkian Ernesto Valverde, eta Osasunarenean, Jagoba Arrasate. Elkar besarkatu dira partida hasi aurretik.

2023-04-04

Luis

Guruzetarentzat izan da lehen aukera

Athleticentzat izan dira gol aukera ia guztiak lehen ordu orduan. Lehena Guruzetak izan du. Gogotik saiatu dira zuri-gorriak, baina Herrera bikain aritu da. Azkenean Iñaki Williamsek sartu du 1-0ekoa.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

Williamsek kanporaketa berdin du

Iñaki Williamsek lehen zatian sartu du 1-0ekoa eta emaitza horrekin kanporaketa berdin du. Joaneko partidan Osasunak irabazi zuen 1-0, Abderen gol batekin.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

1-0koa

Korner batean iritsi da Athleticen 1-0ekoa. Lehen zutoinera atera du Athleticek, buruarekin atzera bota du jokalari zuri-gorri batek, eta Iñaki Williamsek sartu du baloia barruan. Urritik golik sartu gabea zen.

2023-04-04

Luis Tejido, EFE

Ospakizun handia

Saiatu eta saiatu dira zuri-gorriak lehen zatian, eta Iñaki Williamsek gola sartu duenean, zoramena izan da San Mamesen.

2023-04-04

Luis Tejido, EFE

Juan Cruz, protestan

Lehen zatian ezin izan dute Osasunako jokalariek askorik egin Athleticen oldarraldiaren aurrean. Izan dituzte aukera pare bat nahikoa garbiak, baina. San Mames urduritu duten arren, ez dute golik sartu.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

'Bakarra munduan'

Mosaiko erraldoi bat egin dute Athleticeko zaleek harmailetan, eta ingelesez 'Bakarra munduan' zion pankarta erraldoi bat eskegi dute ateetako baten atzealdean.

2023-04-04

Luis Tejido, EFE

Bigarren zatian Osasuna gora

Kanporaketa berdinduta, bi taldeen jokoa ere berdindu egin da bigarren zatiaren hasieran. Minutuak aurrera joana ahala, Athleticek ere gora egin du, baina, lehen zatian ez bezala, Osasunak ere izan du baloia oinetan. Argazkian, Kike Garcia, Iñigo Martinez eta Yerai Alvarezen artean.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

Nico Williams, ezinean

Williams anaietako gazteenak izan ditu bigarren zatian gol aukera garbi pare bat. Ez du asmatu, ordea, errematatzerakoan, eta baloia Herreraren ate gainetik joan da.

2023-04-04

Luis Tejido, EFE

Kike Barjaren aukera

Osasunak bigarren zatian izan duen gol aukeretako bat Kike Barjak izan du. Azkenean, baina, bigarren zatia ere 1-0ekoarekin amaitu da, eta luzapena jokatu behar izan dute.

2023-04-04

Miguel Toña, EFE

Luzapenerako preste

Bi taldeak futbol zelaian elkartu dira, nor bere aldetik, luzapena jokatu baino lehen. Nekea eta urduritasuna pixkanaka nabaritzen hasi da jokalariengan.

2023-04-04

Luis Tejido, EFE