Hasiera parekatua
Emakumezkoen txandan, hasiera parekatua izan da, baina ziabogara iritsi aurretik hautsi du estropada Donostiako taldeak, eta espero ez ziren aldeak ikusi dira. Ziabogaren ostean segundo batera gerturatu da Donostiarra, baina amaieran zazpi segundora joan da aldea.
2023-09-10
Andoni Canellada
Sufrituta
Itzulerakoan gehiago sufritu du Arraun Lagunak-ek. Edonola ere, ziztu bizian egin dute irlatik hondartzarako bidea, eta aldeak gora eta gora besterik ez du egin.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Zortzi segundo
Azkenean zortzi segundora iritsi da Donostiarra. Oriok eta Tolosaldeak asko sufritu dute poparean eta beste bi aurkariak aurretik ikusita, gogorregia egin zaie estropadaren amaiera. Hamahiru segundo galdu ditu Oriok, eta hogei Tolosaldeak.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Sasoi borobila
Sasoia biribildu du Juan Mari Etxaberen taldeak, eta 2021ean bezala Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Zaleen poza
Garaipena poz handiz ospatu dute zaleek, etxean.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Festa giroa
Jai giroa sortu da Donostiako kaiko arranplan.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Zorionak
Zaleek arraunlariak zoriondu dituzte lehorreratu bezain pronto.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Bandera, etxean
Gogoz astindu dute bandera irabazleek.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Sufrituta, baina Bermeora, bigarrenez
Urdaibaik irabazi du Kontxako Bandera, gizonezkoen saioan. Bi txanden artean haizea mugitu egin da, eta lehen txandako Zierbena izan dute aurkari nagusia bermeotarrek. Une batean zazpi segundo aurretik ere izan da Zierbena.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Zierbenak aurretik eginiko denbora akuilu
Ziabogan lehen txandako Zierbenarena zen denbora onena. Bost segundo gehiago behar izan ditu ohorezko txandako lehenengo ontziak, Urdaibaik. Baina, azkenean, lortu dute irabaztea.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Zaleak, irabazleen zain
Dozenaka zale heldu dira Bermeotik Donostiara.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Poz oihuak
Gorka Aranberriren oihuek bultzatu dituzte arraunlariak, baina patroia isildu bezain pronto haiek hasi dira poz garraisiz.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Bigarren urtez jarraian
Iaz ere, bermeotarrak gailendu ziren Donostiako uretan.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Ospakizuna, Bermeora
Donostian hasitako ospakizuna Bermeon amaitzeko asmoa zuten kirolariek eta kirolzaleek.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku
Erakustaldia
Irabazteaz gain, erakustaldia egin du Bermeok gaurkoan.
2023-09-10
Andoni Canellada / Foku