Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia

/ 2004-03-31

Argazki Bildumak

Iban Mayo iaz irabazle

Euskaltel-Euskadiko txirrindulari bizkaitarrak maila bikaina eman zuen iazko Euskal Herriko Itzulian. Bost egunez tropeleko lehen postuetan izan zen uneoro; hala ere, Hondarribian lortutako garaipena izan zen bere etaparik onena.

0000-00-00

Efe

Ibilbide gogorra

766 kilometro, 28 mendate eta horiek xehetu ez duten sailkapen nagusia behin betiko argituko duen 8,5 kilometroko erlojupeko gorabeheratsua. Horiek dira Euskal Herriko Itzuliko osagai erakargarriak.

0000-00-00

Gari Garailde / Argazki Press

Beloki ere Bergarako irteeran izango da

Ika-mika ugari izan dira Joseba Belokiren parte hartzea dela eta. Azkenean antolatzaileek Brioches La Boulangere taldea gonbidatu dute, eta Lazkaoko txirrindularia Bergarako irteeran izango da.

0000-00-00

Andoni Canellada / Argazki Press

Alejandro Valverde lehen irabazlea

Alejandro Valverde Kelme taldeko txirrindulariak esprinean irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa; hau da, Bergaran (Gipuzkoa) hasi, eta 139 kilometro egin ondoren, Bergaran amaitu dena. Erakustaldi polita egin du Valverdek, arazorik gabe nagusitu baita esprinean. Etapako irabazlearena ez ezik, liderraren elastikoa ere jantzi du Valverdek.

0000-00-00

Efe

Beloki erretiratu egin da

Joseba Beloki txirrindulari gipuzkoarrak Euskal Herriko Itzulitik erretiratzea erabaki du lehendabiziko etapan. Arratsaldeko lau eta erdietarako minutu batzuk falta zirela jaitsi da Beloki bizikletatik, eta agur esan dio txapelketari. Brioche la Boulangere taldeko ziklista da Beloki.

0000-00-00

Argazki Press

Zarateren erakustaldia

Balentria handia egin du Kelme taldeko Carlos Zaratek Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapan. Izan ere, helmugarako kilometro asko falta zirela ihes egin du, eta 21 segundoko abantaila eskasarekin bada ere, irabazle sartzea lortu du. Balentria are eta handiagoa da, profesionaletan lehen urtea duela aintzat hartzen bada.

0000-00-00

Argazki Press

Voigt Zaldiarango mendatean gora

CSC taldeko Jens Voigtek kilometro asko egin ditu bakarrik, eta Zaldiarango mendatean ere bera izan da lehena. Azkenean, ordea, ezin izan du etapa garaipena lortu.

0000-00-00

Argazki Press

Valverde berriro lider

Lehen etapa irabazi eta hirugarrenean bigarren eginda, Kelme taldeko Alejandro Valverdek Euskal Herriko Itzuliko sailkapen nagusian berriro lider izatea lortu du. Pozarren jantzi du sailkapen nagusiko lehendabizikoaren mailota.

0000-00-00

Argazki Press