Egipto, Mubaraken ondoren

Hosni Mubarak Egiptotik joan ondoren Kristina Berasain kazetariak Kairon harturiko irudiak. / 2011-02-14

Argazki Bildumak

Tahrir plazara sartzeko Kasr el Nile zubia zeharkatzea da aukeretako bat. Nilo ibaia dago azpian (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Kasr el Nile zubiaren beste irudi bat. Kairoko 'sky line' ikus daiteke atzean. Niloren ertzeetan daude eraikin altuenak (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Tahrir plazako gaurko ospakizunerako gauzak saltzen. Egiptoko banderaren koloreak dituzten xingolak erruz saldu dira (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Tahrir plazako adokinak ez dira Berlingo harresiko harri puskak. Baina une historikoaren lekuko zuzenak dira, baita borrokarako tresna ere (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Kairoko Arkeologia Museoa da erakin arrosa (itxita da orain). Mubaraken alderdiaren egoitza dago atzean, kiskalita; hiru egunez egon zen sutan (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Tahrir plazaren sarreretako batean dauden tankeak. Dozena bat-edo izango dira (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Lurrean paratu dituzte iraultzako irudi batzuk, plazaren bihotzean (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Tahrir plaza (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Tahrir plazan elkartu den jendetzaren artean mutiko bat ogia saltzen, ohi baino diru piska bat gehiago eskuratzeko (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Errezoaren zain zeudenak arretaz leitu dituzte egunkariak. Errezoan lurrean jartzeko baliatu dituzte (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Plazaren ikuspegi zabalagoa izan dute batzuk faroletan igota. Pilaketak saihestu dituzte horrela (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Mekara begira jarri eta errezoan egon dira ordubetez musulmanak (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

Tahrir plazan elkarretaratutako emakume bat, goitik behera tapatuta, burka beltz batekin (2011-02-18)

2011-02-18

Kristina Berasain

El Fishauira, hutsik.

El Fishauira taberna. Nagib Mahfuz Literatura Nobel saridunak tea hartzen zuen taberna beteta egon ohi da beti, egunotan apenas sartzen da inor. Bazarreko kale estu batean dago.

2011-02-15

Kristina Berasain

Kasr el Nil zubia.

Kasr el Nil zubian argazkia ateratzen ari den familia. Nilo ibaia zeharkatzen du zubiak. Hondar ekaitza hasi da handik gutxira.

2011-02-15

Kristina Berasain

Txapel gorriak

Tahrir plaza polizia militarrez hartuta dago. Txapel gorria eramaten dute eta maila altuko ofizialak dira.

2011-02-15

Kristina Berasain

Trafikoa, arin

Trafikoa arin-arin dabil orain plazan. Hiriko auto ilarak murriztea ekarri du horrek.

2011-02-15

Kristina Berasain

Diktadura, hizpide

Egiptoarrek adi begiratu diete egunotan egunkariei. Estatuaren kontrolpean zegoen prentsan ere diktaduraz mintzo dira orain.

2011-02-15

Kristina Berasain

Borroken aztarnak

Tahrir plazaren inguruko negozio ugari erabat kiskalita dago. Urtarrilaren 28ko gauean izandako borrokek utzitako irudia da.

2011-02-15

Kristina Berasain

Iraultza eta espezieak

Eguneroko bizimoduari eusten diote egiptoarrek iraultza tartean dela. Espeziak saltzen dituzten dozenaka denda ikus daitezke kaleetan.

2011-02-15

Kristina Berasain

Tankeak, oroigarrietarako

Tahrir plazan dauden tankeetan igotzen dituzte haurrak argazkiak ateratzeko (2011-02-14)

2011-02-14

Kristina Berasain

Prentsa, kalean

Egiptoko prentsa erregimenaren eskuetan egon da; kazetariak erabat jazartuta egon dira (2011-02-14)

2011-02-14

Kristina Berasain

Iraultza, negozio

Iraultza negozio ere bihurtu da. Kasr al Nil zubian ikurrak saltzen (2011-02-14)

2011-02-14

Kristina Berasain

Kale kantoiak

Gazteak, auzolanean. Tahrir plazak erregimenaren garaian baino itxura dotoreagoa izango du aurrerantzean (2011-02-14)

2011-02-14

Kristina Berasain