Antso Handia pastorala

/ 2004-08-02

Argazki Bildumak

Hilabete askotako lana

Taulara gainean bizkor joaten da pastorala, baina aurretik lan handia egin behar izaten da; hilabeteetako lana. Mauleko herritarren eraman dute aurrera Antso Handia pastorala, eta entsegu asko egin dituzte arizaleek behar bezala prestatzeko.

0000-00-00

Christophe de Prada

Jean-Louis Davantek idatzia

Jean-Louis Davant idazle zuberotar ezagunak idatzi du aurtengo pastoralaren, Antso Handiaren, testua. Hamabi abesti kantatzen dituzte antzespenak irauten duen bitartean, eta horietatik hamaika Davant berak idatzi ditu. Hamabigarrena, berriz, Jean Bordaxar kantariak.

0000-00-00

Christophe de Prada

Jantzi ikusgarriak

Antzespena, kantuak eta dantzak ez ezik, jantziak biziki ederrak izan dira Antso Handia pastoralean. Errenteriako (Gipuzkoa) Erramun Garzia Zabalegi jostunaren gidaritzapean Mauleko hogeitamar bat andere dendarik (hala esaten dira jostunak zubereraz) 200 jantzi inguru moldatu dituzte.

0000-00-00

Christophe de Prada

Maulen, aspaldiko partez

Antso Handia baino lehen, 1967an aterbetu zuen Maulek azkeneko aldiz pastorala; Txikito de Cambo jokatu zuten orduko hartan. Aurretik 1928raino joan behar da, Jean d'Arc taularatu zuteneraino. Aspaldiko partez, beraz, pastoraletako desfilea ikusi ahal izan aurten Mauleko kaleetan.

0000-00-00

Christophe de Prada

Pastoralzalez mukuru

Guztira 4.400 lagun baino gehiago bildu zituen 'Antso handia'-ren uztailaren 25eko emanaldian. Berandu heldutako 200 bat ezin sartuta geratu ziren, lekurik ez zegoelako.

0000-00-00

Christophe de Prada

Ikuskizun ederra

Bai uztailearen 25ean, bai abuztuaren 1ean, Maulen pastoralera bildu zirenek, ikuskizun ederrarekin gozatzeko aukera izan zuten. 118 arizaleak eta 18 satanak primeran aritu ziren.

0000-00-00

Christophe de Prada

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.