Donostiako Zinemaldia

/ 2004-09-15

Argazki Bildumak

Allenek irekiko du Zinemaldia, eta gainera Donostia Saria jasoko du

Woody Allen zinemagile estatubatuar ospetsuaren azken filmak, 'Melinda and Melinda'-k irekiko du Donostiako Zinemaldia aurten. Hilaren 17an emango dute. Gainera, Donostia Saria jasoko du Allenek. Mikel Olaziregi Zinemaldiko zuzendariak agertu duenez, antolatzaileentzat ohore handia da Allen Donostian izatea. "Berarekin aterako dugun argazkia jaialdiko gauzarik hunkigarriena izan daiteke, Zinemaldiko historiaren gorengo puntuetako bat", esan zuen Olaziregik.

2004-09-15

Efe

"Zabala, aberatsa eta orekatua"

Hitz horiekin definitu du Mikel Olaziregi zuzendariak Donostiako Zinemaldiaren 52. ekitaldia. Olaziregik agertu duenez, denetik izango da: drama, komedia, abentura epikoak, pelikua intimistak... �Gaur egun argi dago zinema errealitatearen isla dela�, eta hori frogatzen duten filmak emango dituzte Zinemadian.

0000-00-00

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Vargas Llosa epaimahaiko presidente

Mario Vargas Llosa idazle peruarra izango da Zinemaldiko epaimahaiko presidente. Antolatzaileek agertu zutenez, haren literatur lan asko zinemara eraman dituztelako nahiz obra "gogoangarria" osatu duelako aukeratu dute. Harekin batera, Yamina Benguigui zinemagile eta idazleak, Marta Esteban ekoizleak, Laura Morante atoreak, Eduardo Serra argazki zuzendariak eta Tom Dicillo eta Dito Tsintsadze zunendariek erabakiko dute zeintzuk diren filmerik onenak.

0000-00-00

Efe

Annette Beningi saria

Annette Bening aktoreak jasoko du hiru Donostia Sarietako bat. Woody Allen zinemagilea eta Jeff Bridges aktorea dira beste bi sarituak.

0000-00-00

AP

Jeff Bridges itxiera ekitaldian

Jeff Bridges aktoreak Donostia Saria jasoko du, Woody Allenek eta Anette Beningek bezalaxe. Gainera, Zinemaldiaren itxiera ekitaldian parte hartuko du, irailaren 25ean. Izan ere, Bridgesek rol nagusia jokatzen duen 'The door in the floor' filma aurkeztuko dute.

0000-00-00

Efe

Carlinhos Brown eta Bebo Valdes

Argazkian ageri den Carlinhos Brownn eta Bebo Valdes musikari ezagunek kontzertua emango dute irailaren 23an, Donostiako belodromoan, Zinemaldiko ekitaldien barruan. Zehazki, Fernando Trueba zinemagile espainiarrak bi musikari horiekin osatu duen 'El milagro de Candeal' filmeko musika eskainiko dute. Brownen jaioterria da Candeal, Salvadorko auzune txiroa. Musikaren bidez hango unibertsoa ezagutarazi du Truebak filman.

0000-00-00

Efe

Almandozen 'Amuak'

Koldo Almandoz zinemagile donostiarrak 'Amuak' laburmetraia Donostiako Zinemaldian estreinatuko du, zehazki, hilaren 18an. Arrain mota bakoitzerako amua ezagutu arren, ezinezkoa arrantzatzeko amuaren bila dabilen arrantzale baten istorioa kontatzen du Almandozek idatzi nahiz zuzendutako laburmetraiak. Kandido Uranga eta Lucia Quintana dira aktore nagusiak, eta MK Filmak eta Napartheidek ekoitzi dute.

0000-00-00

Berria

Poza eta harridura

Xu Jingleik jaso du aurten zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra. 'Yi geng mo sheng nu ren de lai xin' filmaren egileak harrituta jaso du Zilarrezko Maskorra. Sariak bere ibilbidea bultzatuko duela dio zuzendariak. Asko harritu zen Jinglei saria eman ziotenean, bere filma ez baitzegoen hautagai nagusien artean.

0000-00-00

Argazki Press

Ulrich Thomsene gizonezko aktorerik onena

'Br�dre filmeko Ulrich Thomsenek irabazi zuen gizonezko aktore onenari ematen zaion Zilarrezko Maskorra. Eskerrak eman zizkion Susanne Bier zuzendariari.

0000-00-00

Argazki Press

Connie Nielsenek aktore onenaren Zilarrezko Maskorra

Connie Nielsenek irabazi zuen emakumezko aktore onenaren saria. Bi aktore onenak 'Br�dre' filmekoak dira.

0000-00-00

Argazki Press

Dordokak egan

Urrezko Maskorra 'Turtles can fly' filmaren zuzendariak jaso zuen, Bahamn Gobadik. Aspaldiko partez, kritikak epai mahaiak eta ikusleek bat egin zuten erabakiarekin. "Mila esker eta betira arte", esan zuen, euskaraz, Urrezko Maskorra eskuan. Txalo zaparrada luzea jaso zuen.

0000-00-00

Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.