Egunkariarenak

/ 2003-10-23

Argazki Bildumak

85 arizale

Idauze-Mendi herriak prestatu du aurtengo pastorala. Herri txikia izan arren —300 bizilagunera ez da heltzen—, itzeleko lana hartu dute beren gain herritarrek, eta ahalegin handia egin dute. Hain justu, herriko 85 bizilagun dabiltza taula gainean arizale edo aktore.

2003-07-30

Christophe de Prada

Pier Pol Berzaitzen lana

Pier Pol Berzaitz (eskuinetik lehena) musikari eta pastoralgileak idatzi du `Ramuntxo'. Aspalditik zuen Pierre Lotiren nobelan oinarritutako pastorala idazteko gogoa, bai baitzekien beste pastoralgile handi batzuk ere asmo hori erabili zutela. Ondu duen laugarren pastorala du Berzaitzek 'Ramuntxo'.

2003-07-30

Berria

Euskaldunen arketipoa

Pierre Loti idazlearen izen bereko nobelan oinarritu da aurtengo `Ramuntxo' pastorala. Duela mende bateko Euskal Herriko bizimodua eta giroa islatzen da pastoral horretan.

2003-07-30

Christophe

Fandangoa

Pastoraletan ohikoak izaten dira Zuberoako dantzak; ez, ordea, fandangoak. 'Ramuntxo'-ren gidoiak, ordea, fandangoa dantzatzea eskatzen zuen, eta Claude Iruretagoiena lapurtarra ibili da dantzariak trebatzen. Frantziako Lehen Fandago Lehiaketako txapeldun izan zen Iruretagoiena, baina uko egin zion saria jasotzeari. Izan ere, fandagoa Euskal Herriko dantza izanda, Euskal Herriko txapelketa izan beharko lukeela, eta ez Frantziakoa salatu zuen.

2003-07-30

Christophe de Prada

Arrakastatsua

Milaka lagun bildu ziren iragan igandean `Ramuntxo'-ren aurreneko agerraldian. Idauze eta Mendi arteko pentze batean egin zen pastorala, eta ikusleek gogo onez segitu zuten.

2003-07-30

Christophe de Prada

Azpiegitura

Taula gainean aritzen direnez gain, jende askoren laguntza behar izaten da pastoral bat antzesteko: antolaketarako, azpiegiturak osatzeko... Teknologiak ere gero eta garrantzi handiagoa du pastoraletan. Gaur egun, arizaleek monitore batzuen bidez segitzen dute taularen atzean antzespena, dena ondo doan eta euren txanda noiz den jakiteko.

2003-07-30

Christophe de Prada

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.