Salaketa Madril erdi-erdian
Madril erdigunean egin dute Zuzenekoek sakabanaketa salatzeko ekintza, Alcala kalean, Espetxe Erakudeen egoitzaren atarian. Zuzeneko lau kidek eta Amaia Segurola presoaren bi nebak egin dute.
0000-00-00
G.C.
"Ordena publikoa apurtzeagatik" atxilotuak
Espainiako Poliziak atxilotu ditu ekintzan parte hartu duten sei lagunak. Poliziak atxilotu aurretik tentsio uneak izan dira kalean zegoen jendearekin: zer aldarrikatzen ari ziren ohartu direnean irainka inguratu zaizkie hainbat lagun presoen sakabanaketaren aurkako ekintza egin dutenei.
0000-00-00
G.C.