Berria II. Pilota Txapelketa

/ 2005-01-13

Argazki Bildumak

Lurrean

Amorrua eta nekea bat eginda. Partida gogorrak jokatu zituzten lehen kanporaketan. Pilotalekuko lurra pixka bat garbitzeko balio izan zuen behintzat.

2005-01-24

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Ezustea hasieratik

Berria txapelketako lehen jardunadian ezustekoa izan zen: Ezkarai, San Migel eta Aurrera sailkatu ziren, eta Anaitasuna ez. Irudian Aurrera taldeko Madariaga eta Anaitasunako Epelde ageri dira. Lehenak eta Sagastibeltzak irabazi zieten Anaitasuna taldeko bi Epelderi, 22 eta 11.

0000-00-00

Jon Urbe / Argazki Press

Ia-ia egan

Pilotariak indar guztiz aritu ziren, eta baten batek hegan ere egin zuen ia-ia. Lur hartzerakoan danbateko segurua hartu zuen honek.

0000-00-00

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Postura berezia

Pilotari emateko postura arraroak ikusten dira partidetan ondo erreparatuz gero. Gerri biguna behar du pilotariak. Honek behintzat mugimendu errazekoa du.

0000-00-00

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Agurra

Danok eta San Migel taldeetako jokalariek agurra egin zieten pilotalekura joan zirenei, partida hasi aurretik. Profesionalen pare.

0000-00-00

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Aurkezpena

Urtarrilaren 8an aurkeztu zuten II. BERRIA pilota txapelketa. Ezkerretik eskubira Mikel Almortza, Enrike Uhizi, Martxelo Otamendi, Rufino Rekalde eta Jose Maria Oteiza izan ziren aurkezpenean.

0000-00-00

Imanol Otegi / Argazki Press

Behartutako postura

San Estebaneko Aritz Zelaia pilotaria Txarutaren aurkako gazteen mailako partidan pilota jotzen.

0000-00-00

Gari Garaialde / Argazki Press

Elustondo pilotari jotzen

Azpeitiako Ilunpe elkarteko Oñatz Elustondo kadete mailako pilotaria Altzan jokatutako partidan.

0000-00-00

Juan CarlosRuiz / Argazki Press

SAKEA

San Migeleko pilotari bat sakea ateratzen.

0000-00-00

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Lan eta lan

Aurrera Saiazko Telleria (pilota jotzen) eta Galarragak gogotik egin behar izan zuten lana partida aurrera ateratzeko.

0000-00-00

Imanol Otegi

Danok Lagunak kaleratua

San Migel Lizarrako taldeak Danok Lagunak taldea kanporatu du. Argazkian Danok Lagunak taldeko pilotari bat pilota jotzen.

0000-00-00

Juan Carlos Ruiz

Pilotari begira

Danok Lagunak taldeko pilotari bat pilotari begira sakea ateratzeko unean.

0000-00-00

Juan Carlos Ruiz

San Migel txapelketan aurrera

San Migeleko pilotari bat pilota jotzen, Danok Lagunak taldearen aurka jokatutako partidan.

0000-00-00

Juan Carlos Ruiz

Pilota aurpegitik gertu

Ezkarai taldeko pilotari bar sakea ateratzeko unean San Migelen aurkako partidan.

0000-00-00

Jon Urbe

Besoa luzatua

San Migel taldeko pilotaria besoa luze-luze eginda pilota jotzen.

0000-00-00

Juan Carlos Ruiz

IAZKO FINALISTAK

Pasa den urteko finalistek, Inaki Uriaren askatasuna eskatu zuten.

0000-00-00

Imanol Otegi

Sari banaketa

Sari banaketarekin amaitzeko, sarituek eta antolatzaileek bat egin zuten.

0000-00-00

Jon Urbe

Hernani azpitxapeldun

Txapelketa bikaina egin arren, talde gipuzkoarrak ezin izan zuen Huarte mendean hartu.

0000-00-00

Jon Urbe

Huarte txapeldun

Maila ikusgarria eman du aurtengo txapelketan talde nafarrak. Merezimendu osoz dira Berria txapelketako txapeldun.

0000-00-00

Jon Urbe

Dena eman zuten

Hernaniko pilotariek, (irudian Izadi Grajal), dena eman zuten baina ez zuten Huarte mendean hartzerik izan.

0000-00-00

Jon Urbe

Esperientzia

Huarteko pilotariek, (irudian Errea) esperientzia gehiago dutela erakutsi zuten.

0000-00-00

Jon Urbe

Egunkariaren alde

Finalen ostean, txapelketako antolatzaileek, Gipuzkoako Pilota Federazioko lehendakari den Telleriak, eta Berriako zuzendari den Martxelo Otamendik Egunkariaren aurkako epaiketarik ez egiteko eskatzen zuen pankarta atera zuten.

0000-00-00

Jon Urbe

Zaleak

Txapelketa guzian zehar bezala jende andana bildu zen finala ikusteko.

0000-00-00

Jon Urbe

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.