Europako Konstituzio Ituna

�lkj�kj�lkj�lkj�lkj�lkj / 2005-02-17

Argazki Bildumak

Europako Batasunaren ernamuina

1951n CECA elkartea, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa, osatu zuten sei estatuk: Frantzia, Italia, Alemania, Herbehereak, Belgika eta Luxenburgok. Europako Batasunaren ernamuina ezarri zuten.

0000-00-00

Ezezaguna

Europako Ekonomia Erkidegoa

1957an Europako Ekonomi Erkidegoa (EEE) eta Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa (Eurotom) eratzeko hitzarmena sinat zuten Herbehereek, Frantziak, Alemaniak, Belgikak, Luxenburgok eta Italiak Erroman.

0000-00-00

Ezezaguna

Maastricht eta Europako Batasunaren sorrera

1992an Maastrichteko Hitzarmena sinatu zuten EEEko kide ziren estatuek, eta Europako Batasuna (EB) sortu zuten. Frantzia EEEren kide sortzaileetakoa izan zen; Espainia, berriz, 1986an sartu zen erkidegoan. Beraz, Europako Batasuna eratzearekin batera euskal herritar guztiak erakunde berriko kide ziren.

0000-00-00

Ezezaguna

Hamabosten Europa

1995ean, Austria, Finlandia eta Suedia sartu ziren EBn. Hala sortu zen Hambosten Europa, eta ia hamar urte iraun zuen.

0000-00-00

Ezezaguna

Euroa, 2002an

2002ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean euroa, EBko txanpon bateratua.

0000-00-00

Ezezaguna

Ekialdera zabaltzen

2004an Txekiar Errepublika, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Letonia, Lituania, Malta eta Polonia sartu ziren Europako Batasunean; horrenbestez, Hogeitabosten Europa sortu zen, eta, batik bat, ekialdera zabaldu zen.

0000-00-00

Ezezaguna

Konstituzio Ituna aurrera

Europako Batasuneko 25 estatu kideetako gobernuburu eta estatuburuek Europako Konstituzio Ituna sinatu zuten 2004ko azaroaren 29an, Erromako Udalean, Campidoglio jauregian.

0000-00-00

EFE

Aralar Konstituzio Itunaren kontra

Europako Konstituzio Itunaren erreferendumerako kanpaina egin dute alderdiek. Aralarrek ezekoaren aldeko hautua egin du. Irudian Aintzane Ezenarro eta Ainhoa Beola ezezkoaren aldeko esku-orriak banatzen, Donostian.

0000-00-00

Argazki Press

Batasuna kontra

Europako Konstituzio Itunaren erreferendumeko kanpainan parte hartu zuen Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik ere. Irudian, ezeko boza eskatzen ari da.

0000-00-00

Argazki Press

Manifestazio handia ezetzaren eske

Otsailaren 12an manifestazio jendetsua egin zen Bilbon Europako Konstituzio Itunaren kontra. Ordezkari politiko, sindikal eta gizarte eragile ugari bildu ziren bertan.

0000-00-00

Argazki press

EAk ez du Konstituzio itun hau nahi

Eusko Alkartasunak ere Europako Konstituzio itunaren kontrako kanpaina egin du. EAko komunikazio arduraduna Onintza Lasak, eta idazkari orokorra Unai Ziarretak prentsaurrekoa eskaini zuten Gasteizen, Europako Itunari Ez Gizarte Ekimenaren bozeramaile Alberto Friasekin, otsailaren 12ko manifestaziorako dei egiteko.

0000-00-00

Argazki Press

Sindikatuek ezetza bozkatzeko deia

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuko ordezkariek prentsaurrekoa eman zuten Europako Itunaren kontrako manifestazioarekin bat egiteko, eta ezeko boza eskatzeko. Agerraldian izan ziren Rafa D�ez (LAB), Jose Elorrieta (ELA), Modesto Mara�on (Hiru) eta Paul Nicholson (EHNE).

0000-00-00

Argazkiak

EAJ-k bai

Euskal Herriko beste alderdi abertzaleek ez bezela, EAJk Europako Konstituzio Itunaren aldeko kanpaina egin du. Josu Jon Imaz, Joseba Egibar, Aitor Arandia eta Jos� Angel Agirrebengoa, EAJkoak, eta Artur Mas, CiUko presidenteak Hondarribian konstituzioaren alde ekitaldia egin zuten.

0000-00-00

Argazki Press

EB-Berdeek ezetza eskatu zuten sindikatuetako kideekin batera

EB-Berdeek ez dute gustuko Europako Konstituzio Ituna, eta beraz, ezeko boza emateko deia egin dute. Besteak beste, sindikatuekin ere prentsaurrekoa eman zuten ezezko botoa eskatzeko.

0000-00-00

Argazki Press

Baietz botatzeko eskatu du PSE-EEk

PSE-EEk Europako Konstituzio Itunaren aldeko kanpaina egin du. Argazkian, Barbara D�rkhop, Miguel Buen, Jose Blanco eta Patxi Lopez eta Jesus Egiguren.

0000-00-00

Argazki press

PPk bai

PPko Espainiako presidente Mariano Raxoik eman zion hasiera Europako Konstituzioaren aldeko popularren kanpainari. EAEn PPko lehendakari Maria San Gil eta alderdi popularreko Nuevas Generaciones taldeko presidente Mari Carmen Funez ditu alboetara Raxoik, Barakaldon eginiko ekitaldian.

0000-00-00

Argazki Press

Euskarari onik ez

Erreferendum bidez bozkatuko den Europako Konstituzio Itunari ezezkoa agertu diote 200 euskaltzale inguruk, elkarren artean adostutako manifestuaz. "Euskaltzaleok Europako Itun Konstituzionalari EZ" lelopean egin dute idatzia, eta Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean aurkeztu dute.

0000-00-00

Argazki Press

Ez Ekimena

Ezkezkoaren Aldeko Ekimeneko kideek prentsaurrekoa eskaini zuten kulturgintzako hainbat ordezkarirekin. Argazkian, eserita, Jon Lopategi, MIkel Urdangarin, Xabier Amuriza, Sonia Gonzalez, Iratxe Ibarra eta Unai Iturriaga; eta Joserra Etxebarria, Kirmen Uribe, Rafa Rueda eta Fredi Paia.

0000-00-00

Argazki Press

Elkarretaratzea Itunaren kontra

Aralar, EA, Batzarre, ELA, CGT, ESK, Gazte Komunistak eta STEE-EILAS-eko gazteek elkarretaratzea egin zuten Iru�ean, Europako Konstituzioaren aurkako botoa eskatzeko.

0000-00-00

Argazki Press

Ez ekimenaren manifestazioa Baionan

Europako Konstituzio itunaren kontrako manifestazioa egin zuen Ez ekimenak, maiatzaren 21ean, Baionan.

0000-00-00

Le Journal

Imaz UDFrekin baietzaren aldeko kanpaina egiten

Josu Jon Imaz EAJren EBBko lehendakaria, eta Be�at Gimenez (UDF, Angeluko Kontseilari nagusia), EAJk Konstituzioaren alde Ipar Euskal Herrian daraman kanpainaren baitan, Angelun antolatu mintzaldian.

0000-00-00

EFE

Copernic kolektiboa ezezkoan

Copernic kolektiboko dozena bat militante elkartu ziren, Angeluko Geant saltoki handian, Europako Konstituzioaren aldeko propaganda banatzen dutelako bertan.

0000-00-00

Le Journal

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.