Frantziako Tourra 2005

/ 2005-06-30

Argazki Bildumak

Komunera lagunduko?

Bizikleta gainean, gorputzaren beharrek ez dute barkatzen. Komunera joateko astirik ez, eta bidean bertan egin behar. Liquigas taldekoek ez dute kidea txiza egiteko ere bakarrik uzten, denek batera egiten dute.

2005-07-04

EFE

Aurten Glandonen gora ez

Iaz, Glandonen gora, paraje ederretan ibili ziren txirrindulariak. Aurten, ez dira han izango.

0000-00-00

EFE

Euskal festa La Mongien

Ikurrina urtero agertzen da Tourmaleten. Argazkian, euskal zaleek iaz emandako ikurrin handi bat ageri da, bidea, alderik alde zeharkatuz.

0000-00-00

BERRIA

Frantzia Tour batean

Jean-Marie Leblanc Frantziako Tourraren aurkezpenean. Han esna zutenez, 3.500 kilometro izango ditu Tourrak; 74 kilometro ditu erlojupekoan, eta hiru ailegaera gainean; azaletik, arrunt samarra dirudi, etapa ikusgarri askorik gabekoa

0000-00-00

EFE

1952ko Tourra

Fausto Coppi eta Jean Robic 1952ko Tourrean, l'Alpe d'Huezen gora. Italiarrak irabazi zuen gainean eta Parisen.

0000-00-00

BERRIA

Iaz larri

Euskaltel-Euskadiko txirrindulari Iban Mayo itxaropentsu joan zen iaz Frantziako Tourrera, baina pott egin zuen. Aurten, propaganda gutxiago egin dute, eta zer gertatuko den ikusteko dago.

0000-00-00

EFE

Armstrongen azkena

Lance Armstrongek sei Tour irabazi ditu dagoeneko. Aurtengoa korritzen duen azkena izango da, Tourraren ostean txirrindularitza utziko duela iragarri baitu. Zazpigarrenez mailot horia etxera eramaten saiatuko da.

0000-00-00

EFE

Itzala

Etapa ikusteko zain, edozein itzalek balio du. Meta belarrari pega-pega eginda loak hartzeko ere ez du asko falta argazkiko emakumean.

0000-00-00

EFE

Egurra

Lance Armstrongek lehen egunetik erakutsi zuen zazpigarren maillota lortzeko indartsu zela. Erlojuaren kontrakoan bere aurretik abiatu zen Jan Ullrich harrapatu eta pasatu egin zuen.

0000-00-00

EFE

Lagunduko dizut

Davitamon-Lottoko Leon Van Bon bere taldeko Robbie Mc Eweni eusten, horrek txiza egiten duen bitartea lurrera ez erortzeko.

0000-00-00

EFE

Burua buru gabe

Robbie Mc Ewenek burua sorbalda gainean jarri zion O'Gradyri, hirugarren etapan. Burugabe jokatu zuenez, etapan azken postura bidali zuten epaileek.

0000-00-00

EFE

Joan da

Saiatu eta saiatu. Ullrichek egin ahalak egiten ditu Armstrongi jarraitzeko, baina... batzuetan saiatzearekin ez da nahikoa.

0000-00-00

EFE

Emozioa

Ez da lan erraza Tourreko etapa bat irabaztea. Irabazteak poz handia ematen die txirrindulariei, eta poz hori norberak bere modura azaltzen du. Totschnigek ezin izan dio negarrari eutsi podiumera igo denean.

0000-00-00

EFE

Bota-bota!!

Bero handia egin du zenbait etapetan, eta txirrindulariek poz-pozik hartzen dute ikusleek botatako ura.

0000-00-00

EFE

To!

Hidratazioa behar-beharrezkoa da. Edaria autoetatik ematen diete taldekideek, etapan aurrera doazen bezala.

0000-00-00

EFE

Tourreko gogoak

Gogoak dantzalekuetan gisan, edozein alturatara igotzen dira Tourreko ikusleek. Posea eta guzti daukate!

0000-00-00

EFE

Inbidia

Txirrindulariek inbidiaz begiratzen diote zaldi gainean erraz dihoan gazte horri.

0000-00-00

EFE

Infernua

Infernua gertu ikusten dute txirrindulariek maldan gora, eta bidean deabrua gurutzatuz gero, zer esanik ez!

0000-00-00

EFE

Euskal Herriko zaletuak ugari Pirinioetako etapetan

Urtero bezala, aurten ere milaka euskal herritarrek zuzenean jarraitu dute Tourra Pirinioetako etapetan. Uztailaren 17ko irudia da honakoa, Lezat sur Leze eta Saint Lary Louzan arteko 15. etapakoa. Ikurri�a astinduz ageri dira zaletu batzuk, Oscar Pereiro galiziarrari eta George Hincapie estatubatuarrari animoak ematen.

0000-00-00

Efe

Euskal selekzioen aldarrikapena Tourrean

ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak Frantziako Tourreraino eraman zuen bere eskaria. Zehazki, uztailaren 17an bizikleta martxa egin zuten Pirinioetan, Tourra igaroko zen parajeetan. Giroa bikaina izan zen.

0000-00-00

Aitor Elduaien

Eiffen Dorrea helmugaren lekuko

Parisera irabazle iristea da txirrindulari guztien ametsa; ailegatze hutsa bihurtzen zaie amets gehienei Tourrean aurrera egin ahala. Tourreko tropelean Parisko kaleetan ibiltzea balentria handia da, hiru asteko itzulia gurpil gainean amaitzeko gai izan direnaren froga.

0000-00-00

Efe

Armstrong, Basso eta Ullrich, hirukote handia

Lance Armstrong (DSC) txrrindulari estatubatuarrak irabazi du Tourra zazpigarrenez. Ivan Basso (CSC) italiarrak eta Jan Ullrich (TMO) alemaniarrak partekatu dute harekin podiuma. Hirurak Eliseoetako Zelaietan, zerutik hurbil.

0000-00-00

Efe

Zaaaazpi!

Ordu arteko marka guztiak hautsi zituen iaz Lance Armstrong estatubatuarrak sei Tour irabazita. Aurtengoarekin, berriz, zazpi! Parisko hiri barneko zirkuituaren azken itzulian zenbaki horixe erakutsi zuen pozarren. Ez die lan makala jarri bere marka hautsi nahi dutenei.

0000-00-00

Efe