Prentsaurrekoaren debekua iruditan

Batasunak Iruņean eman behar zuen prentsaurreko agerraldia galerazi egin du Espainiako Poliziak, Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz. Batasuneko kide Pernando Barrenaren arabera, bake prozesua eragotzi nahi dutenen beste eraso bat da, baina garai berriekin ez dator bat. / 2006-06-07

Argazki Bildumak

Agerraldia amaitu ezin izan duten Pernando Barrena eta Batasuneko Mahai Nazionaleko beste hainbat kideak Iruņeko hoteletik atera diren unean. Eskuetan gaur aurkeztu nahi zuten agiria daramate; "Nafarroaren esku hartzea prozesu demokratikoan".

2006-06-07

VILLAR LOPEZ

Debekuaren jakinarazpena

Batasuneko kide Pernando Barrena agerraldiaren debekua jakinarazi dioten unean

0000-00-00

VILLAR LOPEZ

Prentsaurrekoa hasita zegoen

Batasuneko Mahai Nazionaleko kideek egin behar zuten agerraldi hasita zegoen Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz debekatuta zegoela jakinarazi dietenean.

0000-00-00

VILLAR LOPEZ

Espainiako Poliziak Batasunaren agerraldia eten du

"Nafarroaren esku hartzea prozesu demokratikoan" izeneko agiria aurkezteko agerraldia egin du Batasunak Iruņean. Espainiako Poliziak, baina, prentsaurrekoa eten du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskaren aginduz.

0000-00-00

Jagoba Manterola / Arg Press

Barrena: "Eraso polizialak eta judizialak bukatu behar dira"

Barrenak hedabideen aurrean adierazi du gaurkoa bake prozesua eragotzi nahi dutenen beste eraso bat izan dela baina ez datorrela bat garai berriekin . "Joan den astean esan genuen gauzak norabide ezberdin eta itxaropetsua hartzen ari zirela, baina(...)oraindik erasoek jarraitzen dute, eta eraso polizialak eta judizialak bukatu behar dira"

0000-00-00

Jagoba Manterola / Arg Press