Kontxako estropadak

/ 2006-08-29

Argazki Bildumak

Ilunetan

Ez ohiko itxura izan zuen Kontxako banderarako sailkapen probak: Astilleroren parte-hartzearen inguruan sortutako iskanbilaren ondorioz, jarritakoa baino bi ordu beranduago hasi zen estropada �20:30ean 18:30ean beharrean�. Ondorioz, iluna egin zitzaien. Castrokoak ageri dira argazkian. Ilunarekin beldurtu gabe denborarik onena eurek egin zuten.

0000-00-00

Argazki press

Astillero

Astillero arraun taldearen inguruan iskanbila handia izan da. Hala ere, azkenean parte hartu zuten epaileak hartarako baimena emanda. Sailkatzea lortu zuten gainera. Beren txanda amaitu eta gero nekatuta ageri dira argazkian Astilleroko arraunlariak.

0000-00-00

Argaki Press

Zarautz, 15 urte igaro ondoren berriro

1991n parte hartu zuen Zarautzek azkeneko aldiz Kontxan. Aurten han izango dira berriro, sailkapen proba bikaina egin ondoren: bigarrenak izan ziren Castroren atzetik.

0000-00-00

Argazki Press

Zumaia, ezustekoetako bat

Kontxako Banderarako sailkatu zen ezustean Zumaia. Telmo Deuneko arraunlariak ederki aritu ziren Javier Zulaika gidari zutela, eta bosgarren sailkatu ziren.

0000-00-00

Argazki Press

Hondarribia, beste ezustekoa

San Miguel Ligako liderra eta denboraldiko ontzirik erregularrena izan arren, kale egin zuen Kontxarako sailkatze proban Hondarribiak: zortzigarren izan zen, eta, beraz, kanpoan geratu zen. Epaileek Astilleroren aurkako neurriak hartzea da Ama Guadalupekoa Kontxan izateko aukera bakarra. Nolanahi ere, helegiterik ez duela aurkeztuko iragarri du Hondarribiak.

0000-00-00

Argazki press