Argazki Bildumak

Velak hartu du Aranbururen 11 zenbakia Realean

Carlos Vela aurrelaria aurkeztu du Realak Donostian, Anoeta estadioan. Arsenali hiru milioi euro ordaindu dizkio Realak. Iaz ere aritu zen Donostiako taldean, Arsenalek utzita. "Beti argi izan dut hona itzuli nahi nuela", esan du. Velak hartu du Mikel Aranburu erretiratu berriaren 11 zenbakia Realean. Argazkian, jokalaria eguerdian, Donostian.

2012-07-19

/ Reala

Zezenketen kontrako taldea sortu dute Azpeitian

Oinatz Elkarte Animalista sortu dute Azpeitian, besteak bestek herriko zezenketen aurka egiteko asmoz. "Azpeitian animaliek jasotzen duten tratuagatik kezkatuta", urte hasieran herritar talde batek biltzeari ekin zion. Oinatzen helburua "animalien eskubideak babestea" da. Argazkian, taldekide batzuk. Informazio gehiago uztarria.com-en

2012-07-19

/ Uztarria.com

Joshua Redman-en txanda Gasteizko Jazzaldian

Joshua Redman-ek kontzertua eman du Gasteizko Jazzaldian. Larunbatean bukatuko da ekitaldia. 36. edizioa da aurtengoa. Argazkian, Redman gaurko emanaldian.

2012-07-19

Juanan Ruiz / Argazki Press