UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

/ 2012-08-21

Argazki Bildumak

'Katagorri lapurra'

Tarragonan egon garen kanpinean zenbait katagorri daude. Mahaiaren gainean fruta utziz gero, lapurtu egiten dute.

2012-09-01

Nahia Arozena

Astuariasko sagardoarekin txotx

Hona hemen aurtengo ekainaren amaieran Asturiasen ateratako argazkia. Txotxu!

2012-09-01

Eneko Apaolaza

Haurraren begirada

H�mong etniako haurra, aterkipean. Sapan ateratako argazkia da, Vietnamen.

2012-09-01

Izaskun Etxeberria Zufiaurre

'Norvegiako Pulpittun'

Abuztuaren hasieran Lysefjorden gainean. Bi orduko igoeraren ostean, ikusmira zoragarriak dastatzen, adrenalina eta emozioa uztartuz

2012-09-01

Pako Garzia

Belaontzia eguzkipean

Argazkia abuztuaren 18an ateratakoa da, Donostiako Pasealeku Berrian. Belaontzia eguzkiaren azpian egon arte itxaron genuen.

2012-08-18

Arkaitz Urdapilleta

Elizondo uretan

Elizondo uretan. Nafarroako Elizondo herriaren parte bat da irudikoa, abuztuko egun bero baten ostean ibaian islatuta.

2012-08-17

Elena Marcos Etxaide

Ortzadarra

Udako ekaitz baten osteko ortzadarra Gaztelako herrixka batean. Abuztuaren 15ean ateratakoa da argazkia, Soriako (Espainia) Vadillo herrian.

2012-08-15

Juana Mari Beitia

Suak Grosetik

Donostiako Aste Nagusiko suak leku askotatik ikus daitezke; guk Gros auzotik ikusi genituen.

2012-08-14

Junkal Konde Gonzalez

�Kalatxoriak pasitan�

Lagako hondartzan aterata dago argazkia, abuztuko egun batean. Kalatxoriak ikus daitezke, hegan egiten.

2012-08-10

Iraitz Madariaga

Eguzkiloreak

Izaban atera genuen argazkia, Nafarroako Pirinioan. Haurrek ezagutzen ez zuten ohitura zaharra azaltzeko aukera eman zigun.

2012-08-08

Mari Paz Martin (Zarautz)

Algorriko arratsaldeak

Zumaian abuztuko arratsalde batean hartutakoa da argazkia, eguzkia sartu berritan. Algorriko lur punta ezin leku hobea da itsasoari begira egoteko.

2012-08-01

Mitxel Aizpurua

Hondartzako itzala

Haurdunaldiak forma bereziak sortzen ditu emakumeon gorputzetan, eta horiek irudikatzen dira hondartzako itzalean.

2012-08-01

Miren Elorza

'Udaren edertasuna'

�Lagunak elkartu, toallak hartu, itzala bilatu... Hori da hori udaren edertasuna!�. Azken egunetako beroari aurre egiteko modua izan dute umeek.

2012-08-01

Karlos Compains Aranguren

Minaretea

Kunian (Turkmenistan) egindako argazkia. Gutluk Temir minaretea da, 60 metrorekin, islamaren minareterik garaiena.

2012-08-01

Joserra Maruri

�Burua hotz, gorputza bero�

Zarautzeko hondartzan ateratako argazkia da. Gazte talde baten egoera irudikatzen du.

2012-08-01

I�igo Olarte Alberdi

Surfa Zurriola hondartzan

Donostiako Zurriola hondartzan ateratakoa da argazkia, surflariak olatuak hartu nahian ari zirela.

2012-08-01

David Tijero Osorio (Bilbo)

Urdaibaiko altxorrak

Etxetik gertu ditugun leku zoragarriez disfrutatu dugu, beste behin. Laida ondoan dagoen hondartza txiki batean aterata dago argazkia.

2012-08-01

Aitor Gonzalez (Gernika-Lumo)

Irribarrea ezpainetan

Jare eta Nora. Nora eta Jare. Cadizko (Espainia) Ca�os de Mecako Zahora hondartzan elkarrekin jolasean eta barrezka.

2012-08-01

Nagore Godoy

Mitxoletak

Aiegi herriko (Nafarroa) mitxoletak eta garian bizi diren izakiek dute parte hartzea argazkian. Kolore aldetik irudi bizia da.

2012-08-01

Garbi�e Elizalde Astigarraga (Usurbil)

'Maite ditut maite ilunabarrak'

Kamera erosi, eta lehenengo argazkia Ulia menditik Euskal Herriko ilunabarrari ateratzea erabaki nuen.

2012-08-01

Garbi�e Elizalde Astigarraga

Loiran, lorez lore

Loirako (Frantzia) gaztelu bateko lorategian ateratako argazkia da, baina berdin atera zitekeen beste edozein txokotan ere. Xomorroek biziki maite baitute uda, eta guri bezalaxe, lorez-lore ibiltzea gustatzen zaie.

2012-08-01

I�igo Gambra Uriz

Lisboa udan

Bero sapari aurre egiteko horrelako txokoak aurkitzea ezinbestekoa izaten da. Lisboako itzalpeek ematen dute horretarako aukera.

2012-08-01

Jela Martinez Urmeneta

Udan ere euskaraz

�Udan ere euskaraz bizi behar dugu�. Foruan, AEKk antolatutako barnetegian uztailean ateratakoa da argazkia.

2012-07-20

Aitziber Arkaute

Itsasotik mendira

Mendian, patxada ederrean eta astiro astiro, txabolarako bidean nintzela hartutako argazkia da.

2012-07-20

Jexux Artola

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.