2013ko Euskal Herriko Itzulia

/ 2013-03-22

Argazki Bildumak

5. etapa: Porte garaile

Richie Portek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa, Beasainen lehena helmugaratuta. Bi kilometroren faltan, aurreko taldetxoari eraso egin eta tartea atera die, irabazteko nahikoa.

2013-04-06

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

5. etapan, Sanchez aurrean

Porteren atzetik helmugaratu zen taldetxoan izan da Samuel Sanchez Euskalteleko txirrindularia. Irudian, Sanchez, Beasaingo helmugara iristen.

2013-04-06

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

5. etapan, Omar Fraile erasoan

Omar Fraile Caja Ruraleko txirrindularia izan da 5. etapako protagonistetako bat. Ihesean izan da kilometro luzez, baina harrapatu egin dute. Irudian, Fraile, helmugara iristen.

2013-04-06

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Quintana txapeldun

Nairo Quintanak irabazi du Euskal Herriko Itzulia, azken erlojupekoan bigarren postuan sailkatuta. Tony Martinek irabazi du etapa. Irudian, Quintana, txapela buruan duela.

2013-04-06

Andoni Canellada / Argazki Press

Samuel Sanchez, erlojupekoa amaitzen

Samuel Sanchezek 15. postuan amaitu du sailkapen nagusian. Irudian, Sanchez, Beasaingo helmugara iristear.

2013-04-06

Andoni Canellada / Argazki Press

Kolonbiarrak nagusi podiumean

Nairo Quintana garaile, Richie Porte bigarren eta Sergio Luis Henao hirugarren izan dira sailkapen nagusian. Irudian, Porte, Quintana eta Henao, podiumean.

2013-04-06

Andoni Canellada / Argazki Press

Turruka, mendiko txapeldun

Amets Txurruka Caja Ruraleko txirrindulariak irabazi du mendiko maillota. Irudian, Txurruka, podiumean.

2013-04-06

Andoni Canellada / Argazki Press

Helmugan, lurrera

Hainbat txirrindulari erori egin ziren Arraten, justu helmugaren marra gainditzerakoan. Euriak arriskutsu egin zuen errepidea hainbat lekutan. Irudian, Peraud.

2013-04-04

Andoni Canellada / Argazki Press

Henao, lidertzari eutsita

Bigarren helmugaratu da Sergio Luis Henao, eta eutsi egin dio elastiko horiari. Irudian, Henao bera, helmugaratzen.

2013-04-04

Andoni Canellada / Argazki Press

Quintanarentzat etapa

Seiko talde bat heldu zen Arrateko gainera, baina Nairo Quintana Movistarreko txirrindulariak hartu zien aurre azken metroetan. Bigarren da sailkapen nagusian. Irudian, Quintana, helmugara iristen.

2013-04-04

Andoni Canellada / Argazki Press

4. etapa, Arraten gora

Euritan egin zuten txirrindulariek laugarren etapa, Eibarrera heldu baino lehen eginiko irudian ikus daitekeenez. Horrek arazoak sortu zituen, eta txirrindulari bat baino gehiago joan zen lurrera.

2013-04-04

Andoni Canellada / Argazki Press

Irteera hirugarren etapan

Gasteiztik atera dira txirrindulariak hirugarren etapan.

2013-04-03

Juanan Ruiz / Argazki Press

Hirugarren etapa

Gasteiz-Trapagaran etapa.

2013-04-03

Argazki Press

Hirugarren etapa

Gasteiz-Trapagaran etapa.

2013-04-03

Argazki Press

Henao, lider

Etapa irabazi eta lider jarri da Sergio Luis Henao. Irudian, Henao bera, podiumean.

2013-04-03

Marisol Ramirez / Argazki Press

Henao eta Betancur

Sprintean gailendu zitzaion Sergio Luis Henao Carlos Alberto Betancuri.

2013-04-03

Marisol Ramirez / Argazki Press

Txurruka, mendiko buru

Guztira 61 puntu lortuta, Mendiko elastikoa du Amets Txurruka Caja Ruraleko txirrindulariak. Irudian, Txurruka bera, podiumera bidean.

2013-04-03

Marisol Ramirez / Argazki Press

Mendatean gora

Txirrindulariak, Reineta mendatean gora.

2013-04-03

Jon Hernaez / Argazki Press

Impeyren garaipena Gasteizen

Daryl Impey nagusitu du Gasteizen, bigarren etapan.

2013-04-02

Juanan Ruiz / Argazki Press

Txurruka Gasteizen

Mendiko elastikoa eskuratu zuen bigarren etapan Amets Txurrukak.

2013-04-02

Juanan Ruiz / Argazki Press

Esprinta Gasteizen

Bigarren etapa Gasteizen amaitu da. Irudian, lasterketaren azken metroak.

2013-04-02

Juanan Ruiz / Argazki Press

Lasterketaren irteera

Elgoibarren hasi da Euskal Herriko Itzulia. Irudian, irteerako une bat.

2013-04-01

Andoni Canellada / Argazki Press

Euskalteleko txirrindulariak

Euskalteleko txirrindulariak irteerarako prest, Elgoibarren.

2013-04-01

Andoni Canellada / Argazki Press

Irteerarako prest, Elgoibarren

Hasi da Euskal Herriko Itzulia. Irudian, txirrindulariak irteteko prest.

2013-04-01

Andoni Canellada / Argazki Press