Ondarroako Aske Gunea

Urtza Alkortari bost urteko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak. Duela hiru aste aurkeztu behar zuen bere burua espetxera, baina ez da joan. Bi aldiz joan da Ertzaintza haren etxera atxilotzera, baina ez dute aurkitu. Ondarruan Aske Gunea eraiki dute eta herritarren babesarekin atxiloketa saihestu nahi dute. / 2013-05-10

Argazki Bildumak

Herritarrak zubitik ateratzen hasi da Ertzaintza

Goizeko zortziak aldera hasi dira ertzainak herritarrak zubitik ateratzen.

2013-05-15

@TurruneOndarroa

Urtza Alkorta, zubian, harresiak inguratuta

Polizia joan denean herritarrek Alkorta inguratu dute zubian. Irudian, Alkorta.

2013-05-15

Sortu

Zubia, jendez gainezka

Urtza Alkorta babesteko asmoz, zubia bete dute herritarrek Ertzaintza haren bila joatean.

2013-05-15

/ @ehbildu_legebil

Ertzaintza, zubian

Jendea ateratzen hasi eta ordubetera, zubi gainera iritsi dira ertzainak.

2013-05-15

@AskeGunea

Ertzaintza Aske Gunean

Ertzainak Urtza Alkorta herritarrez inguratuta den zubian.

2013-05-15

Gorka Rubio / Argazki Press

Ertzaintza, zubian

Ertzainak Urtza Alkorta herritarrez inguratuta den zubian.

2013-05-15

Gorka Rubio / Argazki Press

Ertzaintza, zubian

Ertzainak Urtza Alkorta herritarrez inguratuta den zubian.

2013-05-15

Gorka Rubio / Argazki Press

Hankaz gora

Ertzainek hankaz gora jarri dute pertsona bat, zubitik atera eta gero.

2013-05-15

Aritz Loiola

Ertzaintza, gogor

Ertzaintza gogor oldartu da Urtza Alkorta babesteko hesia osatu dutenen aurka.

2013-05-15

Aritz Loiola

Zauritu ugari

Aske Guneak salatu du ertzainek zauriak eragin dizkietela hainbat laguni.

2013-05-15

Aritz Loiola

Ondorengo agerraldia

Alkorta atxilotuta eraman ondoren, Ibai Urruzunok hartu du hitza Aske Gunean izan direnen izenean.

2013-05-15

Aritz Loiola

Zauritu ugari

Gogor oldartu da Ertzaintza giza hesia osatu dutenen kontra, irudian ikus daitekeenez.

2013-05-15

Aritz Loiola

Alkorta, atxilo

Urtza Alkorta zubitik atxilo eramaten duten unea.

2013-05-15

Aritz Loiola

Hesia, banan-banan hautsiz

Hainbat ertzainen artean aterarazi dituzte herritarrak banan-banan.

2013-05-15

Aritz Loiola

Jendetza hirugarren gauean

Ehundik gora pertsona batu dira Ondarruko Alamedan lotan, Urtza Alkortaren atxiloketa saihesteko.

2013-05-13

Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza

Zubi harresia

Zubian babestu dute gauean zehar Alkorta, hirutan igaro baitira ertzainak Ondarroako Alamedatik.

2013-05-13

Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza

Elkarretaratzea

Goizeko hamaiketan elkarretaratze bat egin dute Ondarroan, Urtza Alkorta babesteko laugarren egunean.

2013-05-13

@AskeGunea

Elkarretaratzea Alamedan

Elkarretaratze bat egin dute goizeko hamaiketan Ondarroako Alamedan, Urtza Alkortari babesa adierazteko.

2013-05-13

Argazki Press

Batzarra goizean

Goizean batzarra egin dute Urtza Alkorta babesten ari diren herritarrek, eguna antolatzeko.

2013-05-13

Argazki Press

Arratsalde bat Aske Gunean

Jendetza elkartu zen Ondarroako Aske Gunean Urtza Alkorta babesteko laugarren egunean. Egitarau zabala prestatu zuten arratserako.

2013-05-13

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Ondarroako Aske Gunea

Adin anitzetako jendea batu da Ondarroako Alamedan ezarritako Aske Gunean.

2013-05-13

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Su Ta Gar Aske Gunean

Su Ta Gar musika taldea ere Ondarroako Aske Gunean izan zen Alkorta babesteko laugarren egunean.

2013-05-13

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Bilkura udalean

Ezohiko osoko bilkura egin zuten atzo Ondarroako Udalean, Urtza Alkortaren egoeraren inguruan.

2013-05-13

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Elkarretaratzea domekan

Berrehun pertsona inguru batu dira Ondarroako Alamedan, Urtza Alkortari babesa adierazteko.

2013-05-12

Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.