Sute handiak Australian
Hainbat sute piztu dira azken egunetan Australian, eta kalte handiak eragiten ari dira. 34 etxe eta 350.000 hektarea inguru kiskali dira, eta hemezortzi sute piztuta daude oraindik Victoria estatuan.
2014-02-11
Joe Castro / EFE
Urte berri ospakizunak
Urte berriko ospakizunak Qingdaon, Txinan.
2014-02-11
/ Wu Hong, EFE
Iraultza islamikoaren 35. urteurrena
Ikasle ugari Teherango Askatasun plazan, iraultza islamikoaren 35. urteurreneko ospakizunetan.
2014-02-11
Abedin Taherkenareh / EFE
Zipre batzeko elkarrizketan
Zipreko bi estatuek bat egiteko negoziazioei berrekin diete Nikosian Dervis Eroglu Ipar Zipreko Turkiar Errepublikako lehen ministroak eta Nicos Anastasiades Zipreko Errepublikako presidenteak, irlan bakeari eusteko Nazio Batuen Erkaundeko buru Lisa Buttenheimekin batera. 1974az geroztik dago bananduta irla.
2014-02-11
Katia Christodoulou / EFE