'Hyper' argazki seriea
Emakume bat Getxon, hondartza parean jarri duten Denis Darzacq argazkilari kanadiarraren 'Hyper' argazki seriearen aurretik pasatzen. Bihar hasi, eta irailaren 29ra iraungo duen GetxoPhoto jaialdiaren parte da erakusketa.
2013-08-28
Marisol Ramirez, ARP
'World' argazki seriea
Jokin Aspuru GetxoPhoto jaialdiko zuzendaria (ezkerrean), hurrengo hiru urteetan jaialdiko komisario izango den Christian Caujolle-rekin hizketan. Jaialdiaren gertutasuna eta irudiak kalera ateratzeko hautua dira, azaldu duenez, Getxokoek egindako proposamena onartzera eraman dituena. Atzealdean, Ruud Van Empel argazkilariaren 'World' serieko irudi bat.
2013-08-28
Marisol Ramirez, ARP
'Hyper' argazki seriea
2007an irabazi zuen World Press Photo saria Denis Darzacq argazkilari kanadiarrak, eta bera da Getxon izango den artistarik ezagunetariko bat. Hip-hop dantzari batzuk supermerkatuan jauzi baten erdian izoztuta ageri dituen 'Hyper' izeneko argazki seriea da GetxoPhotora ekarri duena.
2013-08-28
Denis Darzaqc
'Familiar Things' argazki seriea
Hamazpi urte baino ez ditu Harit Srikhao argazkilari tailandarrak, baina latza da, halere, haren 'Familiar Things' izeneko argazki serieak erakusten duen errealitatea. Sekula lanik erakutsi gabea zen orain arte Srikhao eta antolatzaileen apustua izan da haren lanak ikusgai jartzea.
2013-08-28
Harit Srikhao
'The Man Machine' argazki seriea
Etxekolanak egiteko robotekin Japonian egiten dituzten frogak dokumentatzen ditu Vincent Fournier argazkilariak 'The Man Machine' izeneko argazki seriean. Dantzan, paseoan eta itxarongela batean esperoan ere ageri dira robotak irudietan.
2013-08-28
Vincent Fournier
Aberri Eguna, hiru dimentsiotan
Jesus De Etxeberria bilbotarraren argazkiak dira GetxoPhoton ikusgai dauden Euskal Herriko sortzaile baten lan bakarrak. 1915etik 1935erako Bizkaia da De Etxeberriak Estereoskopio izeneko teknikarekin erretratatu zuena, eta hiru dimentsiotan ikusteko moduan jarri dute orain jaialdiko antolatzaileek Amezti aretoan. 1932ko Aberri Eguna da irudian ikusi daitekeena. Jose Antonio Agirre, tartean.
2013-08-28
Jesus De Etxeberria
'Flying Houses' argazki seriea
Etxe hegalariak irudikatu ditu Laurent Chehere argazkilariak 'Flying Houses' izeneko irudi seriean. Parisko eraikin zaharrak dira hegan jarri dituenak, eta GetxoPhotoko arduradunek Algortako Portu Zaharreko etxeetan jarri dituzte ikusgai haren fotoak.
2013-08-28
Laurent Chehere
'Switch' argazki seriea
JJ Levine argazkilariak irauli egiten ditu 'Switch' izeneko argazki seriean gizonezkoen eta emakumezkoen rolak. Transexuala eta genero gaietan aditua da argazkilaria. Umorea baliatu nahi izan du oraingoan gai horiei buruz gogoeta egiteko. Asteburuan Getxon izango den artistetariko bat da Levine.
2013-08-28
JJ Levine