Hondarribiko Alardea

Hondarribiko Alardearen argazki historikoen bilduma. / 2013-09-07

Argazki Bildumak

Aurpegia estalita

2012an aurpegia maskara batez estalirik eta Betiko Alardearen aldeko afixekin egin zuten Jaizkibel konpainiaren kontra.

2012-09-08

Andoni Canellada / Argazki Press

Istiluak 2012an

Iaz ere ika-mika izan zen bi alardeen aldeko eta kontrakoen artean.

2012-09-08

Aitor Kaltzakorta

Eserialdia Jaizkibelek

Jasandako tratua salatzeko, eserialdia egin du urte batean baino gehiagotan Jaizkibel konpainiak.

2011-09-08

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Aterkiekin ezikusiarena

2009an, aterkiak zabaldu zituzten hainbat herritarrek alarde parekidea aurretik igarotzean.

2009-09-08

Jon Urbe / Argazki Press

Pankarta aurrean

Hainbat urtez pankarta bat aurrean dutela egin dute ibilbidea Jaizkibel konpainiakoek, berdintasuna aldarrikatzeko.

2008-09-08

Andoni Canellada / Argazki Press

Marrazki bizidunez jantzita

Alarde tradizionalaren aldekoek iseka egin nahi izan zieten alarde parekidekoei 2007an, marrazki bizidunetako pertsonaiez mozorrotuta.

2007-09-08

Andoni Canellada / Argazki Press

"Zuekin inoiz ez"

2005ean "zuekin inoiz ez" zioen pankarta bat jarri zuten alarde parekidea igaro aurretik.

2005-09-08

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Plastiko beltzak

2005ean, Betiko Alardearen aldekoek plastiko beltzak zabalduta egin zuten Jaizkibelekoen kontra.

2005-09-08

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Eserialdia parekidearen aurka

Hainbat lagunek bidea oztopatu zioten Jaizkibel Konpainiari 2000. urtean. Irudian, Ertzaintza, neska bat bidetik kentzen.

2000-09-08

-

Istiluak lehen urtean

Alarde parekidea egin zen lehen urtetik izan dira liskarrak Hondarribian. Tradizionalaren aldekoek eraso egin zieten, eta emakume batzuek atari batean babestu behar izan zuten euren burua.

1996-09-08

Jagoba Manterola / Argazki Press

Lehen liskarrak

Istilu handiak izan ziren Hondarribian alarde parekidea abiatu zen lehen urtean.

1996-09-08

Jagoba Manterola / Argazki Press