Sutea Trintxerpen

Lau etxe bloke kiskali dira Trintxerpen, Pasaian. Suziri batek piztu zuen sua, Urtezahar gauean. Jaurlaritzak etxebizitza sozialak jarriko ditu kaltetuen esku. / 2014-01-02

Argazki Bildumak

Amaia Agirregabiria, hedabideen aurrean

Bilera egin dute Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politikarako sailburuak. Adierazpenak egin dituzte ondoren.

2014-01-02

Asier Perez-Karkamo / Oarso-Bidasoako Hitza

Etxea, kiskalita

Sua Urtezahar gauean bertan itzali zuten suhiltzaileek; ez dute erabaki oraindik etxeak eraitsiko dituzten.

2014-01-02

Asier Perez-Karkamo / Oarso-Bidasoako Hitza

Etxeak erabat hondatuta

Su hartutako etxeen alboko balkoi batetik ondo asko ikusten dira suak utzitako ondorioak.

2014-01-02

Juan Carlos Ruiz. / ARP

Erretako etxe blokeak goitik begiratuta

Garabiarekin etxean geratutako hondakinak jasotzen ari dira langileak.

2014-01-02

Juan Carlos Ruiz. / ARP

Teilatua eta etxe barruak guztiz erreta

Gertuko plano batetik ikusten da etxearen egoera kaskarra goikaldetik begiratuta. Langileak lanean ari dira garabiaren laguntzaz.

2014-01-02

Juan Carlos Ruiz. / ARP

Kaltetutako bizilagunak

Sutearen ondorioz kaltetutako bizilagunek bilera eduki zuten.

2014-01-02

Juan Carlos Ruiz. / ARP

Etxea, erreta

Lau etxebizitza bloke kiskali zituen Trintxerpen Urtezahar gauean piztutako suteak.

2014-01-01

Andoni Canellada / Argazki Press

Suhiltzaileak, lanean

Suhiltzaileek goizaldean jardun zuten sua itzaltzeko lanetan.

2014-01-01

Andoni Canellada / Argazki Press

Kaltetuak, etsita

"Haserre" eta etsipenez bizitzen ari dira gertatutakoa suteak kaltetutakoak, Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak esan duenez.

2013-01-02

Asier Perez-Karkamo / Oarso-Bidasoako Hitza

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.