Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Gure gaiak saileko azken albisteak

Gure gaiak

Reala Lehen Mailara

Reala Lehen Mailara

Albisteak

Zubietarentzat, oparoa

2010-06-10
Realaren bizkarrezurraren partaide izan dira denboraldi honetan harrobiko jokalariak, eta tartean badira hainbeste minutu jokatu gabe ere aurrerapauso handia eman duten jokalariak.
 ©ezdakit1

Ospakizunak prest ditu Realak

2010-06-10
Igoera lortuz gero, igandean partidaren ondoren festa izango da Anoeta estadioan, astelehenean taldeko kideak autobusean ibililp dira Donostian eta asteartean Gipuzkoako herrietan.

Amestutako eguna, etxean

2010-06-08
Realak nahikoa du puntu bat lortzea igoera ziurtatzeko, eta hori igandean lor dezake, Anoetan, etxekoen aurrean, Celtaren aurka. Partida bat irabazita, Bigarren Mailako txapelduna litzateke talde txuri-urdina

Primerako garaipena Cadizen

2010-06-06
Realak nagusitasun osoz irabazi du Cadizen, baina Betisek ere garaipena lortu du. Talde txuri-urdina Lehen Mailara igoko da gaur bertan, Levantek eta Herculesek Irunen eta Cartagenan galtzen badute

Paradisua Cadizen dago

2010-06-05
Realak igoera matematikoki ziurtatuko du gaur Cadiz mendean hartzeko gai baldin bada eta Betisek bere partida galtzen badu. Txuri-urdinek kontra dituzte estatistikak: ez dute sekula Ramon de Carranzan irabazi
 ©ezdakit1

Ondarretatik Anoetara, Atotxatik pasatuta

2010-06-04
Mendeurrenaren urtean itzuli daiteke Reala Lehen Mailara. Azken ehun urteetan hamaika bizipen bizi izan ditu talde txuri-urdinak; klub gisa egituratu aurretik irabazitako Kopa, Puertollanoko igoera, Molinonen azken minutuan lortutako Liga...
 ©ezdakit1

Realaren historian daude

2010-06-04
Prieto, Lasarte edota Aperribai iritsi aurretik ehundaka lagunek idatzi dute Realaren iragana. Hona hemen batzuk.
 ©ezdakit1

Puertollanoko balentria

2010-06-04
Realak duela 43 urte lortu zuen bere historiako azken igoera. Calvo Soteloren zelaian puntu bakar bat eskuratzearekin nahikoa zuen helburua lortzeko. 2-0 galtzen joan ostean, berdinketa lortu zuen asko sufrituta.

Taldeak zaleak gertu

2010-06-04
Lehen Mailarako igoera jokoan du Realak, eta, horretarako, Cadizen partida irabazi behar du bihar; taldea animatzera 1.700 lagun inguru joango dira.

Asteburuan izan daiteke

2010-06-01
Realak larunbatean bertan lor dezake igoera, Cadizen irabazten badu, eta Betisek etxean Numantzia gainditzen ez badu. Falta diren hiru partidetan bakarra irabazita ere, esku-eskura izango luke helburua

Heroi berrien esperoan

2010-05-27
Orain 43 urte Realeko kapitaina zen Jose Mari Martinez; garai hartan lortu zuen taldeak azken igoera, Puertollanon. Baikor da jokalari ohia. Taldeak berriro lor dezakeela uste du.

Ezusteko gonbidatuak

2010-05-05
Sasoi hasieran zailtasunak izan zituzten bi jokalari ari dira nabarmentzen Realean azkenaldian: Alberto de la Bella eta Carlos Martinez. Biek gora egin dute nabarmen.

Publizitatea

Gaiarekin lotura duten agiriak