Gure gaiak
Euren instrumentuarekin duten harreman berezia kontatu diete sei musikarik BERRIAri. Honakoek: Joseba Irazokik (gitarra), Hasier Oleagak (bateria), Maite Arroitajauregi (txeloa), Jean Christian Hirigoien (akordeoia), Esther Barandiaran (pianoa) eta Felipe Ugarte (txalaparta).
2010-08-24
Gitarra artean bizi da Joseba Irazoki. Lanerako tresna bilakatu zaizkio, eta hamabost bat ditu etxean. Klasikoak, akustikoak eta, batik bat, elektrikoak. Gaur egun Euskal Herrian dauden gitarrista laudatuenetako bat izatera eraman duten instrumentuak.