Gure gaiak

Kataluniako Gobernuko krisia

Kataluniako Gobernuko krisia

Espainiako 'Abc' egunkariak Josep Lluis Carod-Rovira Kataluniako Gobernuko kontseilari burua eta ERCko idazkari nagusia ETAko buruzagitzarekin bildu zela plazaratu zuen urtarrilaren 26an. Egun berean, ETArekin bilera izan zuela baieztatu zuen Carod-Rovirak berak, eta "su-etena eta bakea lortzen laguntzeko" joan zela batzarrera adierazi zuen. Ondoriiz, krisi handia piztu zen Kataluniako Gobernuak. PSOEren zein Espainiako Gobernuaren eta hainbat komunikabideren presioaren ondorioz, Carod-Roviraren dimisioa onartu zuen Pasqual Maragall Kataluniako presidente eta PSCko buruak, baina karterarik gabeko kontseilari gisa Gobernuan mantetzea deliberatu zuen. Hala ere, Gobernutik irten eta martxoko Espainiako hauteskunde orokorretan haugatai izatea erabaki zuen Carodek. Halaber, eztabaida piztu zen CNI Espainiako Inteligentzia zentroak eta Espainiako Gobernuak afera guztian jokatutako rolaren inguruan.