Gure gaiak

Urtebete 'Egunkaria' gabe

Urtebete 'Egunkaria' gabe

Iazko otsailaren 20an Guardia Zibilak 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmoren aginduz. Halaber, kazeta hartan ardura lanak betetzen zituzten edo noizbait bete zituzten bederatzi lagun atxilotu zituen, eta baita Xabier Alegria ere. Urriaren 16ean beste sarekada bat egin zuten epaile beraren aginduz, eta ordukoan, bederatzi izan ziren atxilotuak. Urtebete geroago, 'Egunkaria'-k itxita segitzen du, I�aki Uria eta Xabier Alegria espetxean daude, eta hainbat dira inputatuak. Hala ere, akusazio zehatzik ez dago, eta epaiketa datarik ere ez.