Gure gaiak

Konponbideari begira

Konponbideari begira

Aieteko bake konferentziatik (2011-10-17) aurrerako bilduma da hau, gatazkaren ondorioei buruzkoa. Gerry Adams, Gro Harlem, Bertie Ahern, Kofi Anann, Pierre Joxe eta Jonathan Powell, Aieteko adierazpena irakurtzen.

Albisteak

Mende erditik gorako oinazea

2011-10-21

1959an abiatu zenetik, zortziehun hildako baino gehiago utzi dituzte ETA erakundearen ekintza armatuek. Hamarkadaz hamarkada, helburuak eta fronteak aldatuz joan da erakundea

Aldebakarreko urratsen emaitza

2011-10-21

Ezker abertzaleak duela bi urte hasitako barne eztabaida prozesuak, egindako aldebakarreko urratsek, ETAk egindakoek, nazioarteko eragileen esku hartzeak, Gernikako Akordioak... egungo egoera ekarri dute guztiek, bidean oztopo ugari izan arren.

«Datorrenak gidatu beharko du etapa berria»

2011-10-21

Zapaterok, Moncloan agerraldia egin, eta «demokraziaren arrazoiak bidea behin betiko ireki» duela adierazi du. Eskertze zerrenda luzea izan da nagusi bai Zapatero eta bai Rubalcabaren mezuetan

Negoziatzeko deia egin die Adamsek Parisi eta Madrili

2011-10-21

Espainiako Gobernuak egindako ahalegina txalotu du Erresuma Batukoak; zuhur jokatzeko deia egin du, berriz, AEBetakoak. «Pozik, zinez pozik» agertu da Pierre Joxe, eta Annanen esku hartzea nabarmendu du