Gure gaiak

Londresko Olinpiar Jokoak

Londresko Olinpiar Jokoak

Uztailaren 27tik abuztuaren 12ra izango dira 2012ko Olinpiar Jokoak, Londresen.

Albisteak

Peluxezko negozioa

2012-08-11

Txapa batek 7,5 euro balio du, eta garagardo batek, lau baino gehiago; hala ere, olinpiar guneko oroigarri dendak eta tabernak jendez lepo daude ia egun osoan.

Kolpea barneratzeko, urrea

2012-08-11

20 urte eskasekin joan zen Mikel Lasa Bartzelonako Olinpiar Jokoetara, 1992an, Real Madrilekin liga titulu bat galdu berritan. Esperientzia "ikaragarria" izan zela azaldu du.

'Iron Maider', hasi eta bukatu

2012-08-10

Pekingo arantza atera, eta brontzezko domina eskuratu du Maider Undak 72 kiloz azpiko mailan. Finalerdietan galdu ondoren, bigarren aukera baliatu du Marzaliuk bielorrusiarra menderatuta.

Etorkizunez blai

2012-08-10

Ophelie Aspord izan da bizkorrena bigarren tropeleko esprintean, eta seigarren postuan bukatu du ur irekietako hamar kilometroko proba, bere lehen jokoetan.

"Zerbait gehiago lortzea merezi genuen"

2012-08-10

Gorputzeko ubelduek baino min handiagoa ematen diote herenegungo partidako oroitzapenek. Frantziaren aurka final-laurdenekoan modu krudelean galdu izanak erabat mikaztu dio berak eginiko txapelketa ona.

Baloi guztiak ez dira biribilak

2012-08-10

Mundu guztiak aurreikusten zuen finala zertu daiteke gaur: AEB-Espainia; baina Argentinak eta Errusiak ere zeresana eman nahi dute, eta aurreikuspenak hautsi.

Bakarra da jada

2012-08-10

Usain Boltek nagusitasunez irabazi du 200 metroko finala, eta bera da bi Olinpiar Jokoetan jarraian abiadurako bi proba nagusietan urrea lortu duen lehen atleta.

Karibear erritmoa? Bai zera!

2012-08-10

Karibeko gizonezko atletak ari dira bereganatzen domin gehienak Londresen abiadura probetan. Banatu diren hamabost dominetatik 11 joan dira haien kolkora.