Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Gure gaiak

M-11, sarraskia Madrilen

M-11, sarraskia Madrilen

Martxoaren 11an, goizeko zazpi eta erdiak pasa zirela, hainbat lehergailu eztandarazi zituzten Madril eta Guadalajara batzen dituen trenbide sareko lau trenetan. Ondorioz, berrehundik gora lagun hil ziren, eta 1.500 izan ziren zaurituak. Horrez gain, atentatuek asaldadura handia sortu zuten Espainian ez ezik, nazioarte guztian. Espainiako PPko Gobernuak ETAri egotzi zion erasoen egiletza; erakunde armatu horrek ukatu egin zuen halakorik, eta, azkenean, agerian geratu zen Al Kaeda sareak egin zituela. Horrek guztiak zurrunbilo handia sortu zuen, hein batean, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan espero zen emaitza —PPren aldekoa— iraultzerainokoa.

Albisteak