Gipuzkoan bi errauste planta egitekoak dira. Bat Txingudin egingo da, eta bestea Donostian. Liskar handiak sortu ditu gaiak, bai kokaguneari dagokionean, eta baita errausketa planten segurtasunaren inguruan ere.
Oiartzungo osasun zerbitzuetako 33 profesionalek sendagileak, erizainak, biologoak, kimikariak eta albaitariak Txingudin eraikiko den errauste plantaren aurkako agiria sinatu dute.
Diputazioak bigarren errauste planta non kokatu erabakitzeko, bederatzi herriko zerrenda aurkeztu du eta hautatuak izan diren herri guztiek «aukera berdinak» dituztela esan du
gipuzkoako errauste plantak. Errenteria, Usurbil, Lasarte-Oria eta Zestoako udalek diote Diputazioak bigarrena non jarri erabaki arte ez dutela beren iritzia azalduko. Herritarrek, berriz, informazioa nahi dute
Errauste plantak ez direla inoren gustukoak, baina datozen 20 urteetan gutxienez gaur egungo Gipuzkoako zaborren kudeaketa arazoak konponduko dituztela dio.
Bizkaian martxan da Zabalgarbi proiektua eta Gipuzkoan labe bat edo bi aurreikusten dira aldundiak partzuergoei mahai gainean jarritako aukera guztietan