Gure gaiak

Iruñeko Euskal Jai gaztetxea botatzeko operazioa

Iruñeko Euskal Jai gaztetxea botatzeko operazioa

Hilabete luzeetako oharren ondoren, abuztuaren 16an, goizeko 06:30etan abiatu zuten Iruñeko Alde Zaharreko Euskal Jai gaztetxea hustu eta botatzeko operazioa. Espainiako Poliziak, Foruzaingoak eta Udaltzaingoak parte hartu dute, eta gogor aritu dira gaztetxe barruan gotortutako jendearen zein kanpoaldean protestatzera bildutako jendearen eta Alde Zaharreko bizilagunen kontra. Yolanda Barcina Iruñeko alkateak (UPN) "legea bete" baino ez dutela egin argudiatu du. Udaleko oposizioko hainbat taldek —IUk, Aralarrek, EAk, Batzarrek— zein Batasunak alkatetzaren erabakia gogor kritikatu du. Asko izan dira atxilotuak.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.