Geroa ahoz idatzia
2003-11-04
Gure gaiak
Historian lehendabiziko aldiz, esparru naturaltzat mundu osoa harturik, ahozko inprobisazioa aztertzeko jardunaldiak egiten ari dira Donostian eta Bilbon. Bertsozale elkarteak antolatu ditu, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko eta Publizitate Sailaren lankidetzaz. Bertsolariekin batera, beste hamar herritako inprobisatzaileen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko dute.