Gure gaiak

Kataluniako Legebiltzarrerako bozak

Kataluniako Legebiltzarrerako bozak

Inkesta guztiek CiUren eta PSCren arteko berdinketa iragartzen bazuten ere, azkenean, hainbat urtez Jordi Pujolek gidatutako zentro-eskuineko alderdi abertzalea izan zen irabazle azaroaren 16an Katalunian egin ziren Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Funtsean, CiUko presidentegai Artur Masek jaso zuen babesik handiena. Dena den, ez zuen bakarrik gobernatzeko adinako gehiengorik eskuratu. Era berean, ERC ezkerreko alderdi abertzalea izan zen bozetako irabazle handiena, 12 legebiltzarkide izatetik 23 izatera igaro baita, eta, horrenbestez, Kataluniako hurrengo gobernua osatzeko giltza izatera. CiU, Pascual Maragallen PSC eta ERC negoziazio prozesu gogorrean dira Generalitatean osaera erabakitzeko.

Albisteak

 ©ezdakit1

Alderdi politikoak negoziatzen hasi dira gobernua osatzeko

2003-11-18
CiUk Mas presidentea izateko akordioa nahi du; PSCk ezkerreko koalizioa; ERCk dena «zabalik» dagoela dio Jose Mari Pastor - Bartzelona Berriemaile berezia Garai berria hasi da Kataluniako politikan. CiU Convergencia i Unioren garaipenak, PSC Kat
 ©ezdakit1

«Botifler, botifler, botifler»

2003-11-18
CiU, PSC eta ERC-ko jarraitzaileak mintzo dira. Kataluniako hiru alderdi politiko nagusien aldekoek zuzen-zuzenean segitu zuten boto zenbaketa; hona hemen haien testigantzak
 ©ezdakit1

Esquerrari begira

2003-11-16
Pronostikoen arabera, gaurko hauteskundeen ondoren Carod-Roviraren alderdiak Generalitateko hurrengo presidentea aukeratzeko giltza izango du, CiUk eta PSCk azken unean elkarrekin itunik egiten ez badute
 ©ezdakit1

Biharko gauerdiaren zain

2003-11-15
bozetako kanpainaren amaiera. Kataluniako alderdi politikoek azken ekitaldiak egin zituzten atzo, azken urteetako kanpaina gogorrena bukatzeko
 ©ezdakit1

Ramon, Lucrecia, Marti eta Lola

2003-11-13
lderdien postuak ranbletan. Kataluniako alderdi politikoek erakusmahaiak jarri dituzte hiriaren erdian, denetik esan eta
 ©ezdakit1

Belaunaldi berriaren garaia

2003-11-11
Kataluniako Legebiltzarreko alderdietako hautagaiak Jordi Pujolen agintaldiaz, etorkizuneko erronkaz eta gobernu berriaren osaketaz mintzatu dira berriarekin igandean bertan izango diren hauteskundeak gogoan

Publizitatea