Batasuneko gobernua osatzeko prest dago CiU
2003-11-26
Gure gaiak
Inkesta guztiek CiUren eta PSCren arteko berdinketa iragartzen bazuten ere, azkenean, hainbat urtez Jordi Pujolek gidatutako zentro-eskuineko alderdi abertzalea izan zen irabazle azaroaren 16an Katalunian egin ziren Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Funtsean, CiUko presidentegai Artur Masek jaso zuen babesik handiena. Dena den, ez zuen bakarrik gobernatzeko adinako gehiengorik eskuratu. Era berean, ERC ezkerreko alderdi abertzalea izan zen bozetako irabazle handiena, 12 legebiltzarkide izatetik 23 izatera igaro baita, eta, horrenbestez, Kataluniako hurrengo gobernua osatzeko giltza izatera. CiU, Pascual Maragallen PSC eta ERC negoziazio prozesu gogorrean dira Generalitatean osaera erabakitzeko.
2003-11-26
2003-11-22
2003-11-21
2003-11-20
2003-11-19
2003-11-18
2003-11-18
2003-11-18
2003-11-18
2003-11-16
2003-11-16
2003-11-16
2003-11-16