A. A.: «Eskua taulier azpitik sartzen zigun, gero galtza barnera, eta kulota barnera»

Bizi-bizi mintzatu da A.A. [bere izenik ez du eman nahi izan], Izpurako eskola publikoko ikasle ohia (Nafarroa Beherea). Errientarengandik jasan zituen sexu abusuak kontatu ditu. 

Beatrice Ardoinek duela hiru aste publikatu zuen lekukotza bat, eskola berean gertatutakoak kontatzeko, eta orain, salaketa gehiago izan dira.

Beatrice Ardoinek bere lekukotasuna idatzi zuen, bidali zizun eta...

Gutuna erakutsi zidan, eta erran nion: «Hori da nik ere bizitu nuena». Urteak eta urteak dira jendeak badakiela zer gertatu den Izpuran. Neska guztiek jasan dute.

Zer?

Sexu erasoak. Mutilak jotzen zituen, eta gu, neskak, ukitzen gintuen. Diktaketak eginarazten zizkigun, eta gero, haren bulegora joan behar genuen zuzenketa egitera. Jarria zen bulegora gibelean, eta haren esku ezkerraren aldean ezarri behar ginen, haren kontra; bata bestearen ondotik joaten ginen. Lehenik eskua tauliercloseMantal. azpitik sartzen zigun, gero galtza barnera, eta kulotcloseEmakumezkoen azpiko arropa.a barnera. Aldi oro. Beti hala gertatu da. Orduan, udan, sekula ez ginen joaten gonaz jantzirik. Bero egiten bazuen ere, biziki ongi bagenekien harekin beti galtzetan joan behar genuela.

Orduan ulertua zenuten lanjer closeArriskubat bazegoela.

Bai, hori segur da. Oroitzen naiz atzo izan balitz bezala. Bagenekien zer egiten zigun bere eskuekin. Gero, besta bat egiten genuen Donibane Garaziko haurrekin; gimnastika. Zangoak altxatu behar ziren eta holakoak... Orduan, beti erraten zigun: «Jantzi itzazue soinekoak, jantzi itzazue soinekoak». Eta guk, bagenekien soinekorik ez genuela jantzi behar, edo galtza labur batekin azpian. Bestenaz zangoak altxatzean, buruz beherakoa egiten genuelarik, kulota ikusten zigun.

Horrela zen, bai. Sistematikoki. Dorpea closeZakarra, astuna, gogorrazen.

«Udan, sekula ez ginen joaten gonaz jantzirik. Bero egiten bazuen ere, biziki ongi bagenekien harekin beti galtzetan joan behar genuela»

Eta gertakari horiek zure bizian eragin dizute, gero?

Ni beti mesfidati izan naiz, dena den. Gizonez beti mesfidatu naiz. Ez nintzen petzerocloseNorbaiten mendekoa. Eta ez zen hura bakarrik, banuen auzo bat ere, berdin. Beti existitu da, eta existitzen da oraino ere. Ez da ametsetan ibili behar. 

Behin Beatrice Ardoinen lekukotasuna irakurririk, beste zenbait ikasle ohirengana jo duzu.

Banuen auzo bat, ni baino sei urte gutiago zituena. Behin amarekin etorri ziren bisitan, eta haren amak erran zigun alabak kontatu ziola errientak closeMaisuakeskua kulotan sartzen ziola. Erran genion: «Baita guri ere. Denei gertatu zaigu».

Orduan ama horrek salaketa jarri zuen edo seinalatu zuen, eta zuzendaria ikusi omen zuen... Errientak berak bihotzekoa izan zuen, orduan erretretan closeErretiroansartu zen goizago. Afera gorde zuten. Orduan Beatricena irakurtzean, berriz jarri nintzen harremanetan ama-alabekin, eta biek salaketa ezarri dute. Baina, dirudienez, norbaitek salaketa ezarri zuen 1974an, jadanik. Segidarik gabe gelditu zen. Ni eskolan izan baino hamar bat urte lehenago zen. Horrek erran nahi du kondenatua izan balitz guk ez genituela jasandakoak jasanen. Norbaitek ez zuen bere lana egin.

«Norbaitek salaketa ezarri zuen 1974an, ni eskolan izan baino hamar bat urte lehenago. Horrek erran nahi du kondenatua izan balitz guk ez genituela jasandakoak jasanen»

Orain, salaketa jarri duzula, zer espero duzu?

Ez dadila sekula berriz gertatu. Behin halakorik gertatzen bada, ez da gorde behar. Hezkuntza Ministerioak bere lana egin izan balu, orduan guk ez genukeen halakorik jasanen.

Jatorrizko artikuluak