Ahotsa euskarari

  • Albistea entzun

Euskadi Irratiak duela 40 urte egin zuen lehen emisioa: 1982ko azaroaren 23an. Euskarari egindako ekarpena eta euskaldunek irrati «duin» bat izan zezaten egindako apustua aldarrikatu dituzte hasiera hartan eta gerora urte luzez bertan aritutakoek.

EHUko Leioako Fakultatean (Bizkaia) kazetaritza ikasketak egin zituen lehen promoziokoacloseIkasketak burutu zituen lehen ikasle taldekoa. da Arantxa Irastorza kazetari eta Euskadi Irratiko esataria (Zaldibia, Gipuzkoa, 1960). Hark jarri zien ahotsa Euskadi Irratiko lehen emankizunei gaur duela 40 urte, Julian Belokirekin batera. Urtebete barru hartuko du erretiroacloseErretreta, jubilazioa..

Gogoratzen al zara gaur duela 40 urte egin zenuten lehen emankizunaz?

Egun horretara iritsi arte egiten genituen zero zenbakiak eta probak ditut gogoan. Esatari batzuk Herri Irratitik zetozen, baina beste batzuk berri-berriak ginen. Dena ikasteko genuen.

Nolakoak izan ziren lehen pauso haiek?

Ilusio handikoak. Dena genuen egiteko, euskaraz ez baitzegoen ezer ia. Batez ere, genuen ilusioa nabarmenduko nuke.

«Dena genuen egiteko, euskaraz ez baitzegoen ezer ia. Batez ere, genuen ilusioa nabarmenduko nuke».

Arantxa Irastorza (Euskadi Irratiaren lehen emankizunei ahotsa jarri zien kazetaria)

Nolako tresneria zenuten?

Dena ondo bereizita zegoen. KontrolistaIrrati kontrola egiten duen langilea.
zeuden, eta gu esatari. Garai hartan, teletipoacloseTelegrafia modu bat, testuak urrutira igortzeko eta urrutitik jasotzeko balio duena.
k iristen ziren paperean: ta-ta-ta... Eta guk idazteko makina handi batzuk genituen. Kopiak ateratzeko, tipula papera erabiltzen genuen. Grabatzeko, berriz, zinta bobina closeAudioa grabatzeko zinta magnetikoa.
handi batzuk erabiltzen ziren.

Lantaldean, jendeak sinesten al zuen irrati bat euskaraz egun osoz egin zitekeenik?

Dena ez zen imajinatu bezala izango, baina dena euskaraz egitea bazen zerbait. Bidea malkartsua izan zen, baina emozioz betea. 

Nolakoak ziren edukiak? 

Nikolas Aldai eta Julian Beloki izan nituen aldamenean. Goiz giroan izeneko programa egiten genuen; goizeko ohiko magazin bat zen, askotariko elkarrizketekin. Telefonoak zabaldu, eta entzuleek parte hartzen zuten. Herriz herri ere ibiltzen ginen.

Zer eman dizu eta zer kendu dizu irratiko lanak 40 urteotan?

Kendu, apartekorik ez; emateko prest nagoena eman dut. Gustura hartu nuen zerbait bizibide izan da, eta horren inguruan ibiltzeko aukera izan dut. Nire bizitzaren zati handi bat hauxe da.

Zerekin gozatu duzu gehien?

Interpretatzea gogoko dut. Antzerki pixka bat edo iragarkiak egitea tokatu denean, gozatu egin dut. Informazioa bera baino gehiago, komunikatzea gustatu zait. Joxe Alkain teknikariarekin gustura aritu naiz azken boladan.

«Interpretatzea gogoko dut. Antzerki pixka bat edo iragarkiak egitea tokatu denean, gozatu egin dut».

Arantxa Irastorza (Euskadi Irratiaren lehen emankizunei ahotsa jarri zien kazetaria)

Nola ikusten dituzu esatari berriak?

Oso ondo. Batzuek komunikatzeko sekulako gaitasuna dute, eta beste batzuk hobeak dira beste gauza batzuetan. Irratiaren sorreran zegoen ilusioa, ordea, ez dut ikusten.

Nola ikusten duzu irratiaren etorkizuna?

Lehengo irratiaren xarma galdu egin da pixka bat. Gazteek ez dute irratia entzuten lehen bezala, baina nahi nuke irratiak aurrera jarraitzea.

Jatorrizko artikuluak