Ainara Agerre Lako: «Ez dugu nehor herrian errateko 'maskarada hola egin behar da'»

  • Albistea entzun

Urtarrilean herriz herri ibiliko da pagolarren maskarada; kauter taldearen buru izanen da Ainara Agerre Lako (Jutsi, Nafarroa Behera, 2001), Kabana Handiaren rolean. Lehen aldiz izanen da emazte bat kargu horretan.

Urtarrilaren 21ean izango da maskaraden lehen emanaldia, Pagolan bertan (Nafarroa Behera).

Lehen aldia da pagolarrek maskarada bat emanen dutena. Zer dinamika duzue Pagolan azken urte hauetan?

Azken urteetako dinamika guztia pastoraletik [2019an] hasia da, Oskaxe Zolan herriko kultur elkartea sortu baitzen. Pastoralean dantzatu ahal izateko gazteak mugitu ginen, dantza eskola bat sortuz eta denak dantzan hutsetik hasiz, Pette eta Jakes Jaragoihenekin. Pastoralean sosacloseDirua.
bildu zen, eta pentsatu genuen zer egiten ahal genuen herria oraino gehiago bultzatzeko: herriko elkarte ostatu baten ideia agertu zen, eta beste elkarte bat sortu zen herriko bost elkarteak biltzen dituena.

Dinamika hori ez da sekula lasaitu, eta, beti-beti arituz, kronologia hori errazki gertatu da. Ostatua sortu eta dantza eskolak atxikirikcloseLoturik.
, Oskaxe Zolan elkarteak izena eman zuen maskarada egiteko 2024an. Gazteek bagenekien bagenuela data hori helburu gisa.

Maskaraden entsegu bat, Pagolan. LEIRE CASAMAJOU

Pagola bidegurutzean da, Amikuze (Nafarroa Behera), Oztibarre (Nafarroa Behera) eta Zuberoa artean.

Pette Basabürü pastorala izan baitzen 1982an, behin egin baitzen, ari zara Pagola Zuberoan dela. Gero beste pastoral bat egitea errazago zen, eta pastoralaren ondotik maskarada bati lotzea pixka bat errazago.

Maskarada bati lotu behar balitz hutsetik hasiz, konplikatua litzateke erratea Pagola legitimoa dela Zuberoako parte izateko edo. Baina usatuakcloseOhituak.
gara bazter orotarik entzutea alde onak hartzen ditugula denetarik. Nik lau urtez egin dut libertimendua Amikuzen, Oztibarren izan nintzen ikastolan, eta Oztibarreko Egunean laguntzaile izan naiz... Batzuk arras zuberotar sentitzen dira, besteak zuberotar eta amikuztar, batzuk zuberotar eta oztibartar... baina gehienak zuberotar, halere.

«'Pette Basabürü' pastorala izan baitzen 1982an, behin egin baitzen, ari zara Pagola Zuberoan dela».

Ainara Agerre Lako (Pagolako maskaradako Kabana Handia)

Zuena izanen da Pagolako lehen maskarada. Nola egiten da belaunaldiz belaunaldi transmisiorik izan ez delarik?

Ene ustez, badu alde ona: ez dugu nehorcloseInor.
herrian errateko «maskarada hola egin behar da», eta, orduan, gazteek gure artean hartzen ditugu deliberoakcloseErabakiak.
, arruntcloseZeharo.
libre gara.

Erran nahi du kodeak hautsiko dituzuela?

Ez da gure helburua kodeak haustea. Bada ikusten duzun maskarada, bada imajinatzen duzuna, eta bada nahi duzun maskarada ere. Uste dut hiruren arteko zerbait sortuko dugula.

«Bada ikusten duzun maskarada, bada imajinatzen duzuna, eta bada nahi duzun maskarada ere. Uste dut hiruren arteko zerbait sortuko dugula».

Ainara Agerre Lako (Pagolako maskaradako Kabana Handia)

Zuri KabanacloseBeltzen taldeko nagusia.
ren kargua eman dizute. Entzunen duzu lehen emaztea izanen zarela.

Entzuten dut jadanik. Karguak atera diren ber, neskak heldu ziren erratera bikaina zela, eta mutil batzuk ere bai. Entzun ditudan ohar txar edo arrunt positiboak ez zirenak mutikoek eginak ziren. Ez dut oraino ohar negatiborik ukan nesken partetik horri buruz. Kabana neska izatea ez zen gure erronka bat, ez dugu hori pentsatu. Baina, halere, horrek hainbeste polemika pizteak erakusten du badela problema zerbait Zuberoan.

Estonatzen closeHarritzen.
nau jendea estona dadin rolak osoki partekatu ahal izateaz. Eskiulan izan zen emazteen maskarada bat, ene ustez erakusteko bazela desoreka arazo bat maskaradetan, eta edozein gai dela edozein kargu egiteko. Zuberoan bada arazo hori, ene ustez: pentsatzea zinezkocloseEgiazko.
berrikuntza dela hori gertatzea.

Ez zoaz bandera batekin plazara?

Ez, batere. Ez naiz heldu kausa bat buru gibelean; heldu naiz ene lagunekin maskarada bat emateko eta bizitzeko. Ni arituko naiz Kabana karguan, beste batzuk andere izanen diren bezala, edo buhamecloseIjito.
, edo gathuzain...; beste edozein kargu bezala.

Nola izaten ahal dira ohar negatiboak hasi aitzin ere?

Batzuek erran dute ontsa zela neskak sartzea maskaradetan baina Kabanak mutiko egon behar duela halere. Rol hori pixka bat gogor dela aldatzeko. Enetako neska ala mutiko, Kabana entzun behar da. Hori lehen gauza, predikucloseSermoi.
bat egitekotan behar da entzun, eta neska entzuten bada hobe neska entzutea, besterik ez.

Presioa handia da?

Jendea hasten delarik horri buruz hainbeste elekacloseHizketan.
, pentsatzen duzu jincloseEtorri.
en direlarik maskarada ikustera kasu eginen diotela pasaia horri. Beraz, beharbada presio handiagoa da, baina niri presioak ez dit on egiten, entseatzencloseSaiatzen.
naiz ez anitz pentsatzen. Baina bai, beldurgarria da. Zuberoan bada pentsatzeko manera elitista bat, halere: hobe da ona izatea; bestela, ez da pasatzen. Eta berriak fite abian dira Zuberoan. Badakit jendea mintzatuko dela, baina erran dezatela nahi dutena. Ahal dudan hoberena eginen dut.

«Zuberoan bada pentsatzeko manera elitista bat: hobe da ona izatea; bestela, ez da pasatzen».

Ainara Agerre Lako (Pagolako maskaradako Kabana Handia)

Euskalkian ere berritasuna ekarriko duzu.

Horrek beldur handiagoa egiten dit, bai baitakit zuberotarra ez dudala ontsacloseOngi.
ematen. Pentsatzen dut paperarekin eta usatuz testuarekin errazago dela. Pagolarrak gara, eta, bidegurutzean garenez, bortxaz euskalkietan ere nahas-mahasa nabari da. Pagolan entzuten dugularik jendea zuberotarrez mintzo, usu xuka ari dira, eta ez zuka. Xuka eta zuberotarra, nahas-mahas bat da, eta hori da etxean entzun dugun lehen zuberotarra. Enetako inportanteena euskaraz mintzatzea da: frantsesa baino ederrago izanen da beti. Ahalaz zuberotarrez, eta, bestela, gure maneran.

Jatorrizko artikuluak