Hasi dira maskaradak

  • 508 hitz
  • Albistea entzun

Mauleko gazteek emanen dituzte aurtengo maskaradak. Apirilaren 22ra arte ariko dira, asteburuero, Zuberoako hainbat herritan. Taldean belaunaldi desberdinak dira, eta 2007ko maskaradan baino euskaldun gehiago.

Aurtengo urtarrilaren 15aren aurretik, Maulek 2007an eman zituen herriko azken maskaradak. Gazteak herriz herri eta plazaz plaza berriz ere aurten abiatuko direla iragartzeko, ezinbestekoa da, haatik, aipatzea 2018an mauletarrek eman zuten Belako zaldüna pastorala, Ürrats Berriak elkartearen inguruan, zeren orduz geroztik kultur dinamika bizirik atxikicloseEutsi, mantendu. izanaren ondorio baita aurtengoa.

Oinarrian Ürrats Berriak izanik ere, parte hartzeko deialdi zabala egin zelarik, lotu ziren beste gazte batzuk, horietan Pette Jaragoihen, kautercloseMaskaradako beltzen taldeko pertsonaia. izanen dena:  «Mauletar zenbaitzuk gara, baina Maule handia da, eta gu Mauleren parte ttipi bat gara. Euskarari anitz lotuak gaude». Aurten, arizaleakcloseAktoreak. azken urteetan baino zaharragoak dira batez bestean; Jaragoihen bezala, Marlene Mainhagiet xorrotxacloseMaskaradako zorroztailea. 2007an ere aritu zen jadanik: «30 urtekoek ere beren lekua atzematen ahal dute, eta ontsa da nahastea gazteagoekin eta zaharragoekin. Beti irekidura bat ekartzen du; talde on bat osatu dugu».

Pette Jaragoien. Kautera izanen da maskaradan. JOANES ETXEBARRIA

Marlene Mainhagiet, xorrotxa. JOANES ETXEBARRIA
Leire Casamajou, entseinaria. JOANES ETXEBARRIA

Dantzarietan, berriz, gazteagoak dira. Leire Casamajou entseinariacloseMaskaradako dantzaria.rentzat dudarik ez zen parte hartu behar ote zuenetz, dantzari baten ibilbidearen parte baita maskarada: «Zuberoan usucloseAsko. agitzen den bezala, oso naturalki, maskarada plantatu da, eta ni, dantzatzeko gogoz».

Battitte Larroque, aldiz, luzaz ari izan da gogoetan taldean sartu aitzincloseAurretik.: Azkenean, pentsatu dut zer erran nahi duen maskaradak; horregatik egiten dut. Gazte talde bat gara, kultura sostengatzeko».

«Gazte talde bat gara, kultura sostengatzeko». 

Battitte Larroque (buhame jauna edo herratu jauna Mauleko maskaradan)

Battitt Larroque, buhame jauna edo herratu jauna. JOANES ETXEBARRIA

Herratuak buhameen partez

Urtarrilaren 8an egin zuten azken mustrakacloseEntsegua., azken errepika. Plazako jokoan, ohikoa da hobekuntzak ikustea plazaz plaza, igandez igande, baina jadanik ausart agertu ziren kargu nagusiak: Marlene Mainhagiet eta Maiana Ligetx xorrotxak, Pette Ligetx Kabana HandiaBeltzen taldeko nagusia., Peio Jauri PitxucloseBeltzen taldeko pertsonaia., eta Junes Bedaxagar buhame jaunacloseBeltzen taldean ijitoak diren pertsonaietako bat., aurten herratu jauna deitu beharko dena; maskarada aski klasikoa emanen badute ere aldaketa hori ekarriko baitute aurten plazara.

Buhame jauna aurten herratu jauna deitu beharko da; maskarada aski klasikoa emanen badute ere aldaketa hori ekarriko baitute aurten plazara.

Buhameen kontrako arrazakeria salatu izan du, azken urteetan, Nicole Lougarot ikerlariak maskaradak aipatzean. Ekarri duten aldaketa defendatzen du Larroquek, herratuen taldeko kideak: «Buhameen rola, egiten zen bezala, orain herratuena da, hala bizi baitira. Denetan bidaiatu eta hona kontatzera heldu den jendea: lehen, buhameen bizia zen; orain, beste anitzena».

Maule, herririk handiena

Zuberoako hiriburua da lurraldeko herririk handiena. Casamajou Sohütan bizi da, baina Mauleko dantza taldean ari da aspalditik: «Bagara anitz ez garenak Maulekoak. Pentsatzen dut hiriburuen zera dela, inguruetako herrietako jendeak ere biltzen dituela, ez delarik bizi handirik herri ttipietan». Larroque, berriz, Maule Gainekoa da, eta, haren ustez, biztanle kopuruan neurtzen da handitasuna, baina maskarada batentzat bada inportanteago den faktorerik: «Egia da biztanle aldetik Maule herri handi bat dela, baina euskaraz ari garen gazteak ez gara beste herrietan bezainbeste».

«Hiru laurdenak euskaldunak gara, eta hastapenetik azpimarratu da maskarada ez dela hizkuntza gabe egiten. Euskara ulertzen baina mintzatzen ez dutenek ere, denek indar bat egin behar dutela».

Marlene Mainhagiet (xorrotxa Mauleko maskaradan)

Alta, talde arrascloseOso. euskalduna osatu dute. 2007ko maskaradatik aurtengora, Mainhagieten ustez, euskaldun kopurua handitu da: «Hizkuntza da aldatu dena batetik bestera. Maskaradako hiru laurdenak euskaldunak dira aurten, eta hastapenetik taldearen baitan azpimarratu da maskarada ez dela hizkuntza gabe egiten. Euskara ulertzen baina mintzatzen ez dutenek ere, denek indar bat egin behar dutela». Eskola elebidunean eta Gau Eskolan ikasi duenarentzat, «inportantea da halako espazio bat ukateacloseIzatea., ausartzera bultzatzen» duena.

MASKARADEN EGUTEGIA
URTARRILA

15. Maule-Lextarre (Lextarreko plazan).

22. Atharratze.

29. Pagola.

OTSAILA

5. Mendikota.

11. Gamere-Zihiga.

19. Ürrüstoi.

25. Altzürükü.

MARTXOA

4. Muskildi.

11. Idauze-Mendi.

19. Zalgize.

26. Urdiñarbe.

APIRILA

2. Larraine.

9. Barkoxe.

16. Sohüta (Hokin).

22. Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotuan).

Jatorrizko artikuluak